‘Barixakuetan’ ekimena aste honetan hasiko da

11.04.24
Kultura eta Gazteria
Euskara
Haurrentzat doako jarduerak apirilaren 12, 19, 26an eta maiatzaren 3an egingo dira Sallabente ikastetxean

Aste honetan hasiko dira udal Euskara Sailak antolatzen dituen "Barixakuetan" izeneko haurrentzako jarduerak euskaraz. Izenetik ondoriozta daitekeenez, ostiralean edo ‘barixakuan’ gauzatuko dira, denboraldi berriko lehen eguna hurrengoa -hilak 12an- izango da, eskola-asteari amaiera emango dioen egunean, eskola eta ondorengo arratsaldeko orduak jolaserako erabiliz.

Sail antolatzailearen helburua bertako hizkuntzaren erabilera kalean areagotzea da, eta, horretarako, aisialdirako gunea eskaintzen du, non txikienek euskara hutsez sozializatzeko, ondo pasatzeko eta hizkuntza gaitasunak eta mintzamena indartzeko aukera izango duten, eskola-ordutegitik kanpo, giro ludiko, natural eta euskaldunean.

Udaberriaren hasieran eta Aste Santuaren ondoren, apirileko eta maiatzeko lehen ostiralean elkartuko dira parte hartzaileek, lau ostiral jarraian hain zuzen ere. Egun zehatzak apirilaren 12an, 19an, 26an eta maiatzaren 3an izango dira. Jarduerak ordu erdikoak izango dira, eskola-orduen ondoren gauzatuko baitira, laurak eta laurdenetatik seirak laurden gutxira bitartean. Parte-hartzaileek hainbat jolas eta jarduera antolatu egingo dituzte, irudimena, sormena, gorputz-adierazpena, nahiz beste trebetasun sozial eta hezitzaile batzuk sustatzeko.

Sail antolatzaileak gurasoei dei egiten die haurrak aipatutako saioetara eraman ditzaten, euskaraz dibertitu eta sozializatu ahal izateko, parte hartuaz etorkizunean euskaraz erraz hitz egiten lagunduko baitie.

‘Barixakuetan’ programako jarduerak euskara hutsean egingo dira. Parte hartzea librea eta doakoa da, baldintza bakarra da ondo pasatzeko gogoz joatea, besteak errespetatzea eta dibertitzea.

Lotutako albisteak

Imagen
18.12.25
Udal instalazioen Gabonetako jai-egunak eta ordutegi bereziak

Jai-egunetan itxita egongo eta ordutegiak egokituko dituzte, bihar guztiek 12:00etan itxiko
Imagen
18.12.25
‘The 44 Dealers’, bluesarekiko pasioa

Kontzertua emango datorren larunbatean Lobiano Kulturgunean 20:00etan
Imagen
12.12.25
Gaztegune berriak abenduan egun gehiagotan zabalduko du

Asteburuez gain, 22, 23, 39 eta 30ean ere irekiko da, 17:00etatik 20:00etara