BBKren 'Bakardade ikusezina' izeneko erakusketan Ermuan ikusgai dugu

06.06.23
Imagen
La estatua y la persona que ha servido de modelo
Kultura eta Gazteria
Gizartea
Gure gizartean nahi ez dugun bakardadearen arazoa agerian uztea du helburu eta Lobiano Kulturgunean izango da ekainaren 25era arte. Sarrera doan

BBK Fundazioaren ‘Bakardade ikusezina' tituluko erakusketa ikusgai dago Lobiano Kulturgunean, gure gizartean dagoen nahi gabeko bakardadearen arazoa agerian uzteko. Erakusketa ‘BBK Herriz herri' proiektukoa da, Bizkaiko udalekin aukera-berdintasuna, gizarteratzea eta lurraldearen garapena lantzea helburu duen ekimen baten barruan, lehiakortasun iraunkorra eta Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH) helburu izanik.

Erakusketaren protagonista nagusia ‘Mercedes’ da, eskultura hiperrealista, gure gizarte modernoaren pandemia isil baten arreta erakarri nahi duena: nahi gabeko bakardadea. Gero eta errazagoa da gaur egun pertsonekin konektatzea, baina gero eta pertsona gehiago bakarrik gaude; arazo bat dugu. Osasunaren Mundu Erakundearen (OME) arabera, nahi ez den bakardadea XXI. mendeko epidemia da. Baieztapen hori datu hauetan oinarritzen da: ia 2 milioi pertsona herrialde osoan, 106.000 Euskal Herrian, eta bakarrik bizi dira, bakarrik jaten eta bakarrik amesten dutenak.

‘Mercedes'  Areatzako banku batean eserita serio eta burumakur dagoen 89 urteko emakume baten eskultura hiperrealista da. Ruben Orozco mexikarraren obra da, 'Bakardadean hildako azken pertsona' izenburukoa; errealitate sozial isil bati buruzko arreta deia egin nahi duena, bizi eta sufritzen duen pertsonari min handia eragiten dion gaitza delako. Arazo horrek ondorio fisikoak, emozionalak eta sozialak ditu, baina horiek onartu ez eta saihesten lagundu behar dugu.

Erakusketa Ermuan dugu, BBK Gizarte Ekintzaren eta gure udalaren elkarlan eta laguntzari esker. BBK Gizarte Ekintzaren zuzendaritzak adierazi du “Herriz Herri BBK-k Bizkaiko gizartearen kohesio eta ongizatearekiko konpromisoa duela”. Nora Sarasola zuzendariak adierazi duenez, “Gizarte Ekintzaren bidez lurraldeko udalerri guztietan eragin positiboa sortzeko konpromisoa dugu, Bizkaia inklusiboa, oparoa, kohesionatua eta jasangarria eraikitzeko”.

‘BBK Herriz Herri' BBK entitatearen ekimena da, 80 udalerritara iritsiko dena eta 36 milioi euro baino gehiagoko inbertsioa duena. Proiektuaren esparruan, udal bakoitzak gizarte-inpaktu positiboko ekimenak egiteko aukera du, hala nola "escape room" delakoa (ihes-aretoa), publiko guztiari irekitako jarduera ludiko eta parte-hartzailea, Garapen Jasangarriko Helburuetan sakontzeko.

‘Bakardade ikusezina' erakusketak lotura komunitario eta sozialen, nahz pertsonen arteko zaintza eta elkartasuna bezalako balioen garrantziaz sentsibilizatu eta kontzientziatu nahi du.

 

Bideoak

URL de Video remoto

Lotutako albisteak

Imagen
09.05.25
Debre Berhan herri Etiopiarreko ordezkariak Ermuan ditugu

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera
Imagen
09.05.25
‘Mugiment Pausu Erronka!’ hastear

Erkidegoko 50 udalerrien arteko lehiaketa birtuala maiatzaren 19tik ekainaren 8ra
Imagen
08.05.25
Vertigo Rock Fest jaialdia ospatuko asteburuan

Hamar taldek parte hartu eta joko dute maiatzaren 10ean, Orbe Kardinalaren eta Martxoak 8 plazetan eta kalean