‘Las Bingueras de Eurípides’ antzezlana hartuko du Ermua Antzokiak

09.04.25
Kultura eta Gazteria
Ermua Antzokia
Gizartea
2024ko XXVII. Max Sarietan finalista izan zen eta ostiraleko 20:30etan eskainiko da

Las niñas de Cádiz’ konpainiak ‘Las Bingueras de Euripídes’ tituluko antzezlana taularatuko du Ermua Antzokian, ostiral honetan, 20:30ean. Emanaldia gaztelaniaz izango da eta sarrerak 12 euro balio du. Sarrera aldez aurretik eros dezakegu Lobiano Kulturgunean; online Kutxabanken webgunean edo leihatilan, emanaldia hasi arte. Konpainiarentzat, umorea bizitzari begiratzeko, ulertzeko, sentitzeko... modu bat da. Erritmo handiko komedia da, testu sinesgarria, grinatsua eta zirraragarri dena.

‘Las Bingueras de Eurípides’ Ana López Segoviak idatzitako lana da eta konpainiak ekoitzitako azken ikuskizuna. Interpreteen taldea honako hauek osatzen dute: Ana López Segovia, Alejandra López, Teresa Quintero/Mer Lozano, Rocío Segovia, José Troncoso/José Carlos Fernández, Fernando Cueto. Ana López Segovia finalista izan zen 2024ko XXVII. Max Sarietan, Antzerki Obraren Egokitzapen edo Bertsio Onenaren kategorian, ikuskizun honengatik.

Sinopsia

Dionisio emakume moduan jaisten da Lurrera "Suasenaguer" poliziari aurre egiteko. Polizia hori legez kanpoko auzo-bingoa ixtearekin tematuta dago, non arratsaldero emakume talde bat biltzen den, jolasteko ez ezik, baita bere intimitateak, penak, pozak eta anis kopatxo bat edo beste partekatzeko ere. Servando ‘El Suasenaguer’en lankidea da eta bere asmoetatik aldentzen saiatuko da, bizitzan batzuetan malguagoa eta esku-zabalagoa izan behar dela azalduz. Baina polizia gazte eta fanatikoak, legea betetzearekin obsesionaturik, ez du bere aholkurik entzungo, eta amaiera tragiko eta beldurgarrira eramango ditu denak.

‘Las niñas de Cádiz’ sustraietatik lan egiten duen antzerki-konpainia bat da, herri-kulturaren eta folklorearen elementuak tradizio jasoa deritzon beste batzuekin uztartuz. Eta beti umorea iturri izanik. "Gure funtzioetan jorratutako gaiak unibertsalak, tragikoak edo sakonak izan arren, ezin dugu inoiz barrea alde batera utzi, bizitzaren ertzak biribiltzeko dugun modua da" adierazten dute. "Las Niñas de Cádiz" izena printzipioen adierazpen bat da: "Puellae Gaditanae" Erromatar Inperioko dantzari eta abeslarien aipamen esplizitua. Emakume artistak, herrikoiak, lotsagabeak, probokatzaileak eta askeak.

Lotutako albisteak

Imagen
07.01.26
Antzokiak zineko lau genero anitz eskainiko ditu aste honetan

‘Ciudad sin sueño’, ‘La larga marcha’, ‘Playa de Lobos’ y ‘Tigre galdua’ proiektatuko ditu
Imagen
05.01.26
Berdintasun Sailak 2026ko martxoaren 8rako kartel lehiaketa deitu du

Aurten lanak formatu digitalean aurkeztu ahal izango dira, otsailaren 6ko 14:30etara bitartean
Imagen
05.01.26
Errege Magoen kabalgata ilusioz eta opariz beterik dator

Meltxor, Gaspar eta Baltasar Ermuan ibiliko dira ehunka lagunekin eta ehunka kilo gozoki banatuko dituzte