Bizkaibuseko geltokietan bi markesina berri estreinatuko ditu Ermuak

Ermuak bi markesina berri estreinatu ditu hiri barruko BI-3344 errepidearen bide bazterrean daudenak, Gipuzkoa Etorbideko kalean ditugun autobus geltokietan. Lehenengoa 1. zenbakian, Bilborako norabidean -Izelaietako plazatxoaren aurrean-, eta bigarrena 54. zenbakian, Donostiarako norabidean eta hotelaren aurrean. Berriztu diren elementuak Garraio, Mugikortasun eta Lurraldearen Kohesio Sailak sinatutako "autobus-geltokietan markesinak, seinaleztapen-elementuak eta altzariak hornitzeko eta instalatzeko hitzarmenaren" emaitza dira. Gure udalak material eta hondakinetarako lekua erreserbatzen lagundu du, gure udalerrian erabilitako granicem baldosak ematen ere.
Markesina berri horiek Bizkaia Etorbidean -Agirren eta Kaltxangon- jarritakoak bezalakoak dira. Besteak beste, gardenak dira, argiak dituzte itzalguneak saihesteko, diseinuak mugikortasun urriko pertsonen irisgarritasuna errazten du, eta ingurumena gehiago errespetatzen du, %100 birziklagarriak diren materialekin egina baitago.
Irisgarritasun handiagokoak eta seguruagoak dira
Sabaiko eta alboko beirak gardenak dira, eta, horri esker, inguruan eta barruan gertatzen dena ikus daiteke. Sabaia apur bat okertuta dago atzealderantz, euri-ura jaso eta lurreraino bideratu ahal izateko, aurreko aldetik itoginak saihestuz. Sabaiak haritz-hostoak ditu serigrafiatuta, Bizkaiko Foru Aldundiaren diseinu korporatiboaren adierazgarri. Egitura altzairu herdoilgaitzezkoa da, eta haren gainean zur ijeztuzko bilbadura bat dago, onddoak eta intsektuak prebenitzeko berariazko tratamendua daramana.
Markesina horiek euskarri-elementu bat dute, eseri eta altxatu beharrik ez izateko. Bereziki adineko pertsonei edo desgaitasun fisikoa eta esertzeko eta jaikitzeko zailtasunak dituzten pertsonei zuzenduta dagoena. Gainera, gurpil-aulkientzako gune seinaleztatua dute. Argiztapena LED teknologiakoa da, kontsumo txikiko lanparekin, eta erraz garbitzen dira, ingurumenarekiko erasokorrak diren produktuak erabili beharrik gabe.
Lotutako albisteak

Polizia Nazionalari eskaera egin dio, administrazio hurbil eta digitalki eskuragarriaren bidean aurrera egiteko

Maiatzaren 3tik ekainaren 12ra ordu gehiago irekiko ditu egunero eta baita asteburuetan ere

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu