"Blondi" eta "Bikeriders: La ley del asfalto", Ermua Antzokiko asteko zine egitarauan

10.09.24
Imagen
Cartel de la película Del revés 2
Kultura eta Gazteria
Ermua Antzokia
"Las jaurías", jatorrizko bertsioan, eta "Del revés 2" filmek osatzen dute programa

Ermua Antzokiko iraileko zine programazioak aurrera jarraitzen du lau film berriren eskutik. Bigarren aste honetan hileko zineklub eta zine komertzialeko emanaldietarako bonua eskura daiteke oraindik 16,80 euroren truke. Txartela Ermua Antzokiko leihatilan bertan edo Lobiano Kultur Gunean eskuratu daiteke.

Asteko agenda osteguneko zineklub saioarekin hasiko da, eta bertan Kamal Lazraq zuzendari marokoarraren Las jaurías filma eskainiko da. Hassan Casablancako kanpoaldeko trafikatzaile txiki bat da, bertako klan bateko buruarentzat lan egiten duena. Bere nagusiaren txakur gogokoena txakur-borroka batean hiltzen denean, Hassanek arduradunetako bat bahitzeko agindua jasotzen du. Misioa betetzeko, Hassanek bere seme Issam inplikatzen du. Lan sinple bat bezala hasten dena amesgaizto espiral bihurtzen da berehala, aita-semeak gau luze eta desesperatu batean murgilduz. Las jaurias 20:30etatik aurrera eskainiko da jatorrizko bertsioan azpitituluekin.

Zine komertziala larunbatean hasiko da, 19:30ean, Dolores Fonzi zuzendari argentinarraren Blondi komedia dramatikoaren lehen emanaldiarekin. Bera da amatasunari buruzko film honetako protagonista, Carla Peterson, Rita Cortese, Toto Rovito eta Leonardo Sbaragliarekin batera. Blondik eta Mirkok, begi hutsez, bikote ideala dirudite. Elkarrekin bizitzea maite dute, musika bera entzuten dute, pelikula berberak ikusten dituzte, porroak erretzea gustatzen zaie, kontzertuetara joatea, lagun berak izatea, dena perfektua da haien artean... baina, adin berekoak diruditen arren, Blondi Mirkoren ama da. Filma astelehenean ere ikusi ahal izango da, 20:30ean.

Asteko bigarren film komertziala Jeff Nicholsen Bikeriders: La ley del asfalto drama izango da. Austin Butler, Jodie Comer, Tom Hardy eta Michael Shannon aktoreek osatzen dute 60ko hamarkadan girotutako istorio hau, Los Vándalos erdi-mendebaldeko motorzaleen klubaren igoera jarraitzen duena. Hamarkada baten zehar, kluba bertako atzerritarrak biltzeko lekua izatetik, talde beldurgarriagoa izatera igaro da, jatorrizko taldearen bizimodua mehatxatzen duena. Bikeriders larunbatean 22:00etan eta igandean 19:30ean izango da ikusgai.

Haurrentzako saioari dagokionez, igandean, 17:00etan, Del revés 2 proiektatuko da, Pixarren zinta arrakastatsuaren jarraipena. Riley nerabezaroan sartu da, eta bere buruko Kuartel Nagusiak bat-bateko erreforma jasaten du, pubertaroko ustekabeko zerbaiti lekua egiteko: emozio berriak! Poza, Tristura, Haserrea, Beldurra eta Nazka, kudeaketa bikaineko urteak atzean dituztela (haien ustez) ez dakite oso ondo zer sentitu Antsietatea indar handiarekin agertzen denean. Eta ez dator bakarrik: Inbidia, Lotsa eta Aspermena ditu lagun.

Dokumentuak

Bideoak

URL de Video remoto
URL de Video remoto
URL de Video remoto
URL de Video remoto

Lotutako albisteak

Imagen
05.05.25
2007tik 2012ra jaiotako gazteentzako doako areto-futboleko txapelketa

Txapelketak izaera ludikoa izango du, ekainean jokatuko eta izen-emateak maiatzaren 20ra arte egin daitezke
Imagen
29.04.25
Antzokiak maiatzeko programazioari ekingo, zineari irailera arte agur esango dioen hilabetea

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu
Imagen
24.04.25
Pintura Eskolako ikasleen sormena eta lanak ikusgai izango Lobianon

Ikasturteko lanen erakusketa hartuko apirilaren 28tik maiatzaren 9ra bitartean