Blues musika zuzenean 'The Fake Cousins' taldearekin

15.01.25
Kultura eta Gazteria
Gizartea
Larunbat iluntzeko 8etan Lobianon; sarrerak 10 €uro

The Fake Cousins’ hirukote donostiarrak kontzertua eskainiko du larunbatean Lobiano Kulturgunean, iluntzeko 8etan. Paul San Martin (pianoa eta ahotsa), Jon Aira (gitarra) eta Javier San Martin "Shaf" (bateria-jolea) musikariek osatzen dute taldea; ibilbide oparoa duten hiru musikari dira. Kideetako bik abizen bera dute -San Martin-, baina ez dira familia. Hori da taldeak duen izen artistikoaren jatorria – "The Fake cousins", zeinaren itzulpena "lehengusu faltsuak" den–. Sarrerak 10 euro balio du eta aldez aurretik eros daitezke Lobiano Kulturgunean, Kutxabanken webgunean, kutxazain-sarean edo leihatilan, emanaldia hasi baino lehentxeago.

Taldeak Bluesaren estilo ahaztu guztiak berreskuratu ditu: Stride, Boogie Woogie, Jazz, Chicagoko eta New Orleanseko Blues eta Funk. Horretarako, Memphis Slim, Ray Charles, BB King, Professor Longhair eta beste hainbat musikarietatik edaten dute. Elkarrekin, Juke Joints taldearen giroa birsortzen dute. Estatu Batuetako hegoaldeko establezimendu txiki ospetsuak, 40. hamarkadan kolorezko jendeak edan, dantzatu eta apustu egiten zuenetan. 2023an ‘The Set Up’ lehen diskoa argitaratu zuten "Gaztelupeko Hotsak" diskoetxearekin, eta hainbat jaialditan parte hartu dute, hala nola Tolosandblues, Arrasate Blues eta Donostiako Aste Nagusian. Donostiako Jazzaldiaren azken edizioan ere, "Live from Naútico" izeneko bigarren diskoa aurkeztu zuten.

Zuzeneko disko bikoitza da bigarren hori, 2023an ‘The Set Up’ lehen lan txalotua argitaratu ondoren hasitako goranzko ibilbidea sendotzen duena. Donostiako Jazzaldiaren berrogeita hemeretzigarren edizioan erabat zuzenean grabatua. Bertan, agerian uzten dute zuzeneko potentzial handia dutela eta Blues generoaren eta nagusi diren generoen ezohiko ezagutza erakusten dute. Artifiziorik gabeko blues musika, antzinako erara, hirukote donostiarrak dagoeneko ohituta gaituen kalitate bikainarekin.

Lotutako albisteak

Imagen
30.04.25
Ermuak NAN digitala eguneratzeko makina jartzea eskatu du Abiapuntun

Polizia Nazionalari eskaera egin dio, administrazio hurbil eta digitalki eskuragarriaren bidean aurrera egiteko
Imagen
30.04.25
Udal liburutegiak ordutegia luzatuko du ikasturte amaierako azterketak direla-eta

Maiatzaren 3tik ekainaren 12ra ordu gehiago irekiko ditu egunero eta baita asteburuetan ere
Imagen
29.04.25
Antzokiak maiatzeko programazioari ekingo, zineari irailera arte agur esango dioen hilabetea

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu