Boxeo entrenamendu irekia eta erakustaldia Orbe Kardinala plazan
Ermua Kirolak udal alorrak eta Sorabox boxeo klubak kirol honetan murgiltzeko entrenamendu saio irekia eta erakustaldia antolatu dituzte larunbat honetarako, urtarrilak 11. Orbe Kardinala plaza izango da jarduera honetarako hautatutako ring-a.
Ekimenaren lehenengo atala, 12:00etatik 13:00etara, entrenamendu irekia izango da. Jarduera mistoa da, eta boxeoan interesa izan dezaketen 12 urtetik gorako pertsonei zuzenduta dago. Parte-hartzea gehienez ere 20 pertsonetara mugatuta dago, beraz, aldez aurretik izena eman beharko da online galdetegi honen bitartez. Plazak izen-emate ordenaren arabera esleituko dira.
Entrenamendua amaitu ostean, 13:00etatik 14:00etara, Soraluzeko Sorabox boxeo klubeko kideek erakustaldia eskainiko dute plazan bertan, herritar guztientzat zabalik.
Lotutako albisteak
Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira