'Coda. Los sonidos del silencio'; gaur doako zine emanaldia

09.08.23
Imagen
Cartel que anuncia la película
Kultura eta Gazteria
Udako eta kaleko zine emanaldian, Orbe K. plazan, 22:00etatik aurrera

Udako zine emanaldien barne gaur ‘Coda. Los sonidos del silencio’ izenburuko filma ikusteko aukera izango du gaur; Siân Heder zuzendutako film iparramerikarra. 2021ean estreinatutako ekoizpen honek 111 minutu irauten ditu eta doan ikusi ahal izango dugu Orbe Kardinalaren plazan, 22:00etatik aurrera. Drama familiarra da, gortasuna jorratzen duelarik.

Sari eta errekonozimendu ugari jaso dituen lana da, besteak beste, film onenaren, gidoi egokitu onenaren eta bigarren mailako aktorearen 3 Oscar sari; pelikula-drama onenaren eta bigarren mailako aktorearen (Kotsur) 2 izendapen ere jaso ditu Urrezko Globoetan; baita, gidoi egokitu eta bigarren mailako aktore onenaren BAFTA saria ere, eta beste 4 sari Sundance Jaialdian; Epaimahai Nagusiarena barne. Kritikaren iritziz, "film samur, kementsu, dibertigarri, eder eta hunkigarria da, munduari indarberrituta aurre egitera animatzen duena. Bere berezitasuna istorioa da, bere pertsonaiak eta aukeratutako aktoreak.

Sinopsia

Ruby gazteak (Emilia Jones) 17 urte ditu eta pertsona gorren familia batean entzuten duen kide bakarra da. Izen anglosaxoi baten akronimoan esanda Ruby CODA da -child of deaf adult- hau da; heldu gorren alaba. Goizean, eskolara joan aurretik, gurasoekin eta anaiarekin lan egiten du Gloucesterren, Massachusettsen, familiaren arrantza-negozioari eutsi nahian. Zaletasun berriak aurkitzeko irrikaz, Rubyk bere institutuko koruan hastea erabakitzen du, non kanturako grina ezkutua ez ezik, dueto bat egiteko erabiliko duen mutilarekiko erakarpen fisiko handia ere aurkitzen duen. Kantu irakasleak zerbait berezia ikusten dio, eta musika-eskolan sartzeko aukeraz pentsatzera animatzen du. Horrek bere etorkizunari begira erabaki bat hartzera behartuko luke: ikasketak, edo familia.

Udako zinemaren hurrengo saioa datorren asteko asteazkenean izango da -hilaren 16an-, eta bertan ‘DC Supermaskoten Liga’ izenburua euskaraz ikusi ahal izango dugu. Ordu eta leku berean. Abuztuaren 14an, astelehenean, ez da emanaldirik izango jai-bezpera delako.

Lotutako albisteak

Imagen
12.05.25
Zabalik XXXIX. Xornadas das Letras Galegas

Egitaraua hasita dago eta jarduera gehienak datorren asteburuan izango dira
Imagen
08.05.25
Vertigo Rock Fest jaialdia ospatuko asteburuan

Hamar taldek parte hartu eta joko dute maiatzaren 10ean, Orbe Kardinalaren eta Martxoak 8 plazetan eta kalean
Imagen
06.05.25
"Sorda" eta "Confidencial", asteko zine egitarauko protagonistak

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan