Ehun eta hirurogeita zazpi pertsonek parte hartu dute 2026rako aurrekontu parte-hartzaileen prozesuan

07.04.25
Erakundea
Herritarren Parte-hartzea, Gardentasuna eta Kalitatea
Gizartea
270 proposamen aurkeztu dituzte, horien bideragarritasun teknikoa, ekonomikoa eta juridikoa apirilean aztertuko duelarik Udalak

Guztira, ehun eta hirurogeita zazpi (167) pertsonek parte hartu dute eta berrehun eta hirurogeita hamar (270) proposamen aurkeztu dituzte 2026ko aurrekontu parte-hartzaileen prozesuko lehen fasean. Prozesu hori oraintsu amaitu da, martxo osoan zehar irekita egon ondoren. Jasotako agiriak udal alorren esku daude dagoeneko, aztertu eta bideragarritasun-azterketa egiteko. Apirilean zehar Udalak proposamen guztiak aztertuko ditu. Teknikoki zein ekonomikoki bideragarriak diren proposamenak maiatzaren 19tik 30era bitartean bozkatu ahal izango dituzte ermuarrek. Babes handiena lortzen duten proposamenak datorren 2026ko aurrekontuan sartuko dira.

Parte-hartzaile guztietatik 123k bidali dute inprimakia paperean, eta beste 44k bete dute onlinekoa. Adinaren arabera, 30 eta 64 urte bitarteko taldea izan da aktiboena, ehun parte-hartzailerekin. 65 urtetik gorakoen artean, 59k parte hartu dute, eta 18 eta 29 urte bitartekoen artean, berriz, 8k aurkeztu dituzte proposamenak.

Udal honek parte hartu eta proposamenak bidali dituzten pertsona guztien lana eta konpromisoa eskertu nahi du. Guztion ekarpenak Ermua hobea lortzeko balioko du.

 2026ko aurrekontu parte-hartzaileak
Parte-hartzaileak online 44
Parte-hartzaileak paperean 123
Guztira 167

 

Adin taldeka
18tik 29 urtera 08
30etik 64 urtera 100
 65 urtetik gora 59

 

Lotutako albisteak

Imagen
07.01.26
Antzokiak zineko lau genero anitz eskainiko ditu aste honetan

‘Ciudad sin sueño’, ‘La larga marcha’, ‘Playa de Lobos’ y ‘Tigre galdua’ proiektatuko ditu
Imagen
05.01.26
Berdintasun Sailak 2026ko martxoaren 8rako kartel lehiaketa deitu du

Aurten lanak formatu digitalean aurkeztu ahal izango dira, otsailaren 6ko 14:30etara bitartean
Imagen
05.01.26
Errege Magoen kabalgata ilusioz eta opariz beterik dator

Meltxor, Gaspar eta Baltasar Ermuan ibiliko dira ehunka lagunekin eta ehunka kilo gozoki banatuko dituzte