Eivissako distantzia luzeko triatloian partehartze bikaina egin du Miguel Ledesmak

08.05.23
El triatleta en la tercera y última prueba de la competición
Kirolak
Ermuarrak hiru proba egiteko 6 ordu, 2 minutu eta 54 segundoko denbora behar izan du: igeriketa (3 km), txirrindularitza (116 km) eta lasterketa (30 km) atalak betez

Miguel Ledesma Blanco triatleta ermuarrak Eivissan jokatu den Kirol Anitzeko 2023ko Munduko Triatloi Txapelketan parte hartu du azken asteburuan, distantzia luzeko proban. 6001 zenbakia erantsi duen ermuarrak hirugarren postua lortu du igande honetan, 20 eta 24 urte bitarteko kirolarien taldean.

Lasterketa igeriketarekin hasi zen, 3.000 metroko distantziaz, eta Ledesmak 42 minutu eta 45 segundoan burutu du, bere taldeko denborarik onena. Hiru minutu pasatxo hastu zituen, arropak eta oinetakoak aldatzeko, ondoren, ermuarra bizikletara igo da 116 kilometroko ibilbidea egiteko. Tarte horretarako 3 ordu, 6 minutu eta 50 segundo behar izan zituen, eta beste ekipazio aldaketa labur baten ondoren, azken probari aurre egin dio: 30 kilometro oinez. Bi ordu, 6 minutu eta 33 segundo geroago helmugaratu da.

Igerian eta bizikletan adin taldeko erlojupeko denborarik onena eta bigarrena egin zuen. Azken zatiko lasterketak eta hanketan kilometro askoren baturak apur bat zigortu zuten, azkenean laugarren denbora onena eginez. Marka bikaina da, nolanahi ere, forma-egoera handia eta dedikazio handia eskatzen duten hiru diziplina biltzen dituen modalitate zorrotz batean egindakoak. Hirugarrena 20-24 urteko gizonezkoen kategorian.

2023ko Kirol Anitzeko Munduko Triatloi Txapelketako sailkapen orokorrean, adin eta kategoria bereizketarik gabe, Miguel Ledesmak hamargarren postua egin du.

 

 

Lotutako albisteak

Imagen
25.04.25
Bost larunbaterako doako jarduera programa antolatu du Ermua Kirolakek

Aretoko ziklo, Crosstrain, Body power, dantzak eta crosstraining-erako 175 plaza iragarri ditu maiatza eta ekainerako
Imagen
25.04.25
Errotabarriren igoera fasea eta kadeteen Monroe Txapelketa asteburuko kirol ardatz

Kiroldegian eta Betiondon jokatuko dira; eskubaloia 18:30etan eta futbola goizean eta arratsaldean
Imagen
14.04.25
Aste Santuko ordutegi bereziak Udal instalazioetan

Zerbitzu gehienak itxita egongo dira datozen jai-egunak tarteko