EkiElkar: herrian dugun lehenengo Tokiko Energia Komunitatea

04.07.25
Erakundea
Ekonomi Sustapena
Gizartea
Ermuan eratu berri da eta Santa Ana auzoan dago

Ermuan ‘EkiElkar’ Tokiko Energia Komunitatea eratu berri da, lehena herrian eta Santa Ana auzoan dago. Ekimen hau drOp proiektu europarrean baitan kokatzen da. Proiektu honen helburua auzoa eraldatzea da, honako ardatz estrategiko hauen bidez: espazio publikoaren hobekuntza, tokiko garapen ekonomikoa, berrikuntza soziala, digitalizazioa eta, bereziki, eraginkortasun energetikoa. Energia-komunitatea eratzea beste urrats sendoa da jasangarritasunerako eta gizarte-berrikuntzarako bidean.

Santa Anan hainbat ekintza garatzen ari dira: energia-eraginkortasunaren irizpideeetan oinarriturik eraikuntza-teknikei buruzko lanbide-prestakuntza; energia-fakturei buruzko banakako aholkularitza Auzo Bulegoan; egoiliarrentzako prestakuntza-laburrak, informazio-tailerrak eta tailer parte-hartzaileak, bizilagunei lagundu dietenak energia-komunitatea eratzeko prozesuaren urrats bakoitzean.

Proiektua "EkiElkar" sortzearekin amaitu da, horren barne 45 etxebizitza, tokiko dendak eta Eskolabarri ikastetxea daudelarik bilduta komunitate energetiko berrian. 40 kWh-ko planta fotovoltaiko bat instalatu den ikastetxean, drOp proiektuak finantzatua. Instalazio horri esker, komunitateko kideek energia berriztagarria kontsumi dezakete, energia-kostuak murriztuz eta deskarbonizazioari eta tokiko energia-erresilientziari aktiboki lagunduz.

‘EkiElkar’izenaren jatorria: Eki (eguzki) eta Elkar (elkarrekin, batera)

Komunitateari jarritako izena, ‘EkiElkar’, Eki (eguzki) eta Elkar (batera) euskal hitzak konbinatzen ditu, ekimenaren auzolaneko izaera islatuz. Ingurumen- eta ekonomia-onurez gain, ‘EkiElkar’rek komunitatearen zentzua eta herritarren parte-hartzea indartzen ditu, Santa Ana Europa mailako hiri-berrikuntzako auzo pilotu eta erreferente bihurtzeko helburuarekin bat eginez.

Prozesua Ermuko Udalak sustatu eta gidatu du, elkartea eratzeko aholkularitza juridikoko zerbitzua eskaini du, eta drOp proiektuko bazkideen laguntza teknikoa izan du: Tecnalia eta Mondragon Unibertsitatea.

Ekimena orain energia-kontsumoari buruzko datuak aztertzeko zerbitzu bat garatzen ari da. Zerbitzu horrek aukera emango dio komunitateari kontsumo hori monitorizatzeko eta energia aurrezteko, aldizkako txosten pertsonalizatuen bidez. Horrek energiaren kudeaketa kontzienteagoa eta eraginkorragoa ahalbidetuko du.

Ermuko Udalak aurrera egin nahi du herritarren parte-hartze aktiboan oinarritutako hiri-eredu jasangarriago eta energetikoki eraginkorrago baterantz. Hori dela eta, etorkizunean energia-komunitatea zabaltzeko eta udalerriko beste auzo batzuetan eredua errepikatzeko aukera aztertuko du. Horrek Santa Ana Europa mailako erreferentziazko hiri-laborategi gisa sendotuko du.

Lotutako albisteak

Imagen
10.07.25
Azaleko minbizia prebenitzeko modurik onena, eguzkitik babestea da

Minbiziaren Aurkako Elkarteak eta herriko boluntarioak informazioa eta gomendioak emango dituzte gaur Betiondon
Imagen
09.07.25
‘ZainSare’ programaren hiru udalerri pilotuetako bat izango da Ermua

Eusko Jaurlaritzarekin hitzarmena sinatu du gaur, Arrasate eta Amurriorekin batera
Imagen
09.07.25
2025-2026 ikasturterako materiala herriko dendetan erosteagatiko laguntzak

Eskaerak irailaren 1etik aurrera aurkez daitezke eta laguntzek ia berrehun mila euroko zuzkidura dute