'Emakumea eta Euskal Pilota' erakusketa ibiltaria Lobianon ikusgai

01.04.25
Kultura eta Gazteria
Gizartea
Emakume pilotari eta erraketistei buruzko erakusketa gaurtik hasi eta apirilaren 13ra arte mantenduko

'Emakumea eta euskal pilota' tituluko erakusketa ibiltaria bost ataletan banatuta dago: sakea, tanteoa, kantxa, kontrakantxa, eta hemen eta orain. Atal bakoitzean tresna eta testigantza ezberdinen bitartez, munduko kantxetan zehar ibilitako eta ahantzitako erraketisten presentzia gogora ekarri nahi da. Aurkezten diren objektuen artean nabarmentzekoak dira emakume erraketisten janzkerak; erraketa, pilotak eta pilotak egiteko larrua; ekipamenduen bilakaerari buruzko Mercedes de Miguel-en marrazkiak; kontratuak, lan-aseguruak eta federazio-fitxak; Loomis Dean-en argazki-sail bat, LIFE aldizkariak 1950ean enkargaturiko argazkiez osatutakoa; eta Maider Mendizabal txapeldunaren txapela. Zabalik lanegunetan 18:00etatik 20:00etara eta asteburuetan 12etatik ordu 2etara. Sarrera doan da.

Erakusketa honek omenaldia egin nahi die pilota-jokoan, zesta punta eta erraketa modalitateetan, kirolari profesional moduan aritu ziren lehenengo emakumeei, eta horiek guztiak ezagutzera eman. Erraketisten ospea eta abilezia orduko prentsan, literaturan, zineman edo telebistan islatu zen.

Pilotak betidanik indar handia izan du Euskal Herrian, baina batez ere, gizonekin lotuta egon da. Hala ere, emakumeek ere pilota jokoan aspaldidanik hartu dute parte, lorpen handienak erraketa jokoan izan dituztelarik. Gainera, erraketista lehen emakumezko kirolari profesionalak izan ziren.

Ikus-entzunezkoen eta ukipen-pantailen bidez, emakume erraketistei buruz gaur egunera arte berreskuratu den dokumentazio ia guztia ikusteko aukera dago.

Dokumentuak

Lotutako albisteak

Imagen
11.02.26
Elikagaien eta diru-dohaitzen bilketa Saharar herriarentzat

'Rio de Oro' elkartearen karabana solidarioak laguntza humanitarioa bidaliko die Tindufeko errefuxiatuei
Imagen
11.02.26
Haur eta familien euskarazko irakurketa-klubetarako izen-emateak zabalik

'Liburuak familian' eta 'Liburuez gozatu' euskarazko haur eta familientzako irakurketa-klubak otsailetik apirilera gauzatuko dira
Imagen
10.02.26
Ermua Antzokiak drama bi, thrillerra eta euskarazko animazioa euskaraz proiektatuko ditu aste honetan

Zinema komertzialean ‘Si pudiera te daría una patada' eta Juanma Bajo Ulloaren ‘El mal’ ikusteko aukera izango