Energia garbi eta eskuragarriak nagusi aurtengo Pleno Txikian

01.06.23
Alumnado y corporativos/as se han sacado una foto tras la sesión
Hezkuntza
Ingurumena
Lehen Hezkuntzako ikasleek parte hartu dute energia-iturri jasangarriei buruzko edizio honetan

Lehen Hezkuntzako 3., 4., 5. eta 6. mailako 30 bat ikaslek parte hartu dute gaur goizean Ermuko Pleno Txikian. Udalbatzako kideak ikasleekin bildu dira Agenda 30 proiektuaren baitan, ikasturte honetako gai nagusiari buruzko proposamenak entzuteko: energia alternatibo eta garbiak.

San Lorentzo, Anaitasuna eta San Pelaio ikastetxeetako ikasleek hainbat jarduera egin dituzte ikasturtean zehar, lehenik eta behin egungo egoera energetikoaren diagnostikoa lortzeko. Osoko Bilkura Txikian lan horien ondorioak aurkeztu dira, baita haurrek Ermuko argiztapen eta kontsumo energetikoari buruz egin dituzten proposamenak ere. Era berean, ikasleek konpromiso batzuk hartu dituzte.

Udalari egindako ekarpenen artean, honako hauek nabarmentzen dira:

  • Eraikin publikoetan ibilgailu elektrikoak kargatzeko puntuak instalatzea
  • Kaleko argiak eguzki-panelen bidez kargatu ahal izatea
  • Ikastetxeetako argietan pizte-/itzaltze-sentsoreak instalatzea
  • Herritarren artean energia aurrezteari buruzko sentsibilizazio-kanpaina bat bultzatzea
  • Faroletako bonbilla guztien ordez LED argiak jartzea
  • Herriko gunerik ilunenetan farola gehiago jartzea
  • Berdeguneak eta eraikin jasangarriagoak sortzea

Era berean, Pleno Txikiko parte-hartzaileek kartelak jartzea proposatu diote Udalari, herritarrek etxebizitzetan dituzten egungo argiak LED argiekin ordezka ditzaten animatzeko.

Saioa streaming bidez eman da zuzenean, eta laster webgune korporatibo honetan eta YouTubeko kanal ofizialean ikusi ahal izango da.

Eskolako Agenda 30 Debabarrenan

Debegesa Eskualdeko Garapen Agentziak duela 20 urtetik bultzatzen eta koordinatzen du Eskolako Agenda 30 Debabarrenan, udalekin eta Ingurugelarekin lankidetza estuan. Hezkuntza-komunitateari zuzendutako ingurumen-hezkuntzako programa honek hainbat helburu ditu:

  • Ikastetxeak ingurumen- eta gizarte-arloko jardunbide egokien eredu bihurtzea.
  • Inguruko gizarte- eta ingurumen-arazoak identifikatzeko eta horiei irtenbidea emateko gai den ikasleria prestatzea.
  • Kultura parte-hartzailea eta ingurunearekiko errespetuzkoa sortzeko heztea.

Lotutako albisteak

Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da
Imagen
28.11.25
‘Beldur Barik Ermua’ lehiaketak bi kategoriako bost talde saritu ditu

Kultura eta indarkeria sexistaren aurkako 20 bideo aurkeztu dira aurtengo lehiaketara
Imagen
IX. Haurren Kontseiluko kideak, adineko pertsonak eta udaleko teknikariak liburutegiko sarreran | El IX Consejo de la Infancia con personas mayores y técnicos/as del ayuntamiento en la entrada de la biblioteca
19.11.25
Ermuko Haurren Kontseilua, Errekalden bisitari

12 kontseilari txikiek txangoa egin dute Errekalde auzora, aurtengo erronka burutzeko informazio gehiago jasotzeko