Enplegua; talentua erakartzeko edo ezagutza transferitzeko moduei buruzko hausnarketak

23.05.24
Erakundea
Ekonomi Sustapena
Gizartea
Ermuko TalenTIC 2024 jardunaldiek gai horiek eta gehiago hizpide izango dituzte ekainaren 12 eta 13an, Izarra Centren

Zein da enpleguaren egoera? Eta talentuarena edo ezagutzaren transferentziarena? Interesatzen edo kezkatzen zaituzte gaur egun gai horiek? Eta berehalako edo hurbileko etorkizunari begira? Horietan oinarrituko da gure udalerrian ekainean egingo diren Ermua TalenTIC 2024 jardunaldien hirugarren edizioa, udalak eta Izarra Fundazioak antolatuak, Innpulso Sarearen eta TECH Friendly ingeniaritzaren laguntzarekin. Ermua TalenTIC 2024 aukera izango guztiok batera gogoeta egiteko, ezagutza partekatzeko eta sinergiak batzeko foro dinamiko eta aberasgarri batean. Gonbidatuta zaude esperientzia honen parte izatera! Erretserba eta agendan apuntat, ekainaren 12 eta 13a. Ermuko Izarra Centre eraikinean zain izango gaituzu.

Programaren edukia

Programak industriako liderren eta adituen txosten inspiratzaileak jasotzen ditu. Horiek beren testigantzak emango dizkigute eta lan-merkatuaren etorkizunari buruzko beren ikuspegia partekatuko dute. Enpresei eta haien lantaldeei eragiten dieten zeharkako alderdi giltzarriak aztertzeko eta eztabaidatzeko foroak ere izango ditugu: nola erakarri eta eutsi talentua (enpresa-ekosistema, balioak, pizgarriak, eta abar). Ezagutza transferitzeko prozesuan kontuan hartu beharreko alderdiak, produktibitatean edo emaitzetan galerarik ez izateko. Baita enplegu-tasa sustatzeko politika publiko eraginkorrak zeintzuk izan daitezke. Gainera, foro sektorial horrek, nola ez, harremanak estutzeko eta elkar ezagutzeko aukera emango digu networking uneetan.

Ermuko "TalenTIC 2024" jardunaldietara etrotzea doakoa izango da, baina izena ematea eskatzen du, edukiera mugatua baita. Bete inprimakia eta eman izena, leku bat ziurtatzeko. Enpleguaren etorkizuna, joerak eta egungo ezaugarriak esploratuko dituzte.

Berritasun eta eguneratze guztiak TalenTIC 2024 jardunaldiei buruz Izarra Centreko sare sozialetan (X-n eta LinkendIn-en). Egin bat elkarrizketarekin, #TalenTIC2024 hashtagarekin.

Lotutako albisteak

Imagen
30.12.25
Ermuak 27,1 milioi euroko aurrekontua izango du 2026an

PSE-EE/PSOE (6), EAJ/PNV (3) eta PP (2) taldeen aldeko botoekin onartu da; EH Bildu (4) abstenitu eta Elkarrekin Ermuak (2) kontrako bozkatu du
Imagen
29.12.25
Zirkozaurrek zirku ikuskizun onena dakar Ermua Antzokira

Bihar ‘ZKZ Topaketa’ ikuskizuna izango 17:00etan; sarrerak 5 €uro balio du
Imagen
26.12.25
Gabonetako Haur Parkeak bederatzi egunez irekiko du

Udal kiroldegian abenduaren 26tik urtarrilaren 4ra