Erdi Aroko Azokak jai-giroz jantzi du Sallabente auzoa

05.07.24
Las calles de San Lorenzo se visten de feria medieval | Sallabenteko kaleak Erdi Aroko Azokaz jantzita
Kultura eta Gazteria
Gipuzkoa Etorbidean artisautza postuak, ikuskizunak eta haurrentzako jarduerak izango dira asteburuan zehar

Jai giroa nagusi da jada Ermuko Sallabente auzoan. Aste honetako pintxo lehiaketaren eta haurrentzako ekintzen ondoren, gaur, ostirala, hasiko da Erdi Aroko Azoka Handia, igandera arte Gipuzkoa Etorbide osoa apainduko duena.

Azoka arratsaldeko 18:00etan irekiko da, artisau eta merkataritza postuekin, haurrentzako jarduerekin, atrakzio ekologikoekin, ikuskizun ibiltariekin eta beste hainbat ezustekorekin. Arratsaldeko 17:00etatik aurrera San Lorenzo Ikastetxeko jolastokian haurrentzako parkeaz gozatzeko aukera izango da, eta Makro Disko Festaren musikak arratsalde-gaua girotuko du 20:30etatik 21:30etara eta 23:00etatik 03:00etara.

Larunbateko programazioa 10:00etan hasiko da, 13 urtetik gorakoentzako lehen Digimon Card Game Txapelketarekin, eta ondoren, azokaren irekiera, 11:00etatik 23:00etara. Egunean zehar igel txapelketak (14:00etan helduentzat eta 17:30ean haurrentzat), herri bazkaria 14:00etan, sardina- eta saiheski-jana 19:00etan eta gaueko ikuskizuna suarekin izango dira 22:00etan, eta La Principal orkestraren berbena handiak alaituko du gaua 23:00etatik 03:00etara.

Igandean, Erdi Aroko azokako jarduerez gozatuko dugu 11:00etatik 22:00etara. 12:00etan, altuera-jauzi erakustaldia egingo da ikastetxeko patioan, eta, ondoren, herri-bazkaria 14:00etan. Sardina- eta saiheski-jana eta adineko pertsonentzako luncharen ondoren, 20:00etan Los Blues Yeyes taldearen kontzertua hasiko da, eta kalejira alai batek amaiera emango die auzoko jaiei 22:00etan.

Kontsultatu programazio osoa dokumentu honetan.

Dokumentuak

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
28.11.25
Gaztegunera sartu ahal izateko, eman izena

Egoitza elektronikoaren bidez, Abiapuntu bulegoan edo Liburutegian