Ermua erdialdeko hondakin-uren kolektorea eraikitzeko lanak berrabiarazi ditu URAk

22.11.23
Zerbitzu Teknikoa eta Brigada
Hirigintza
Obrek 5 hilabeteko egikaritze-epea eta milioi bat eurotik gorako aurrekontua dute

URA Uraren Euskal Agentziak Ermuan egiteko geratu diren obrei ekingo die berriro, enpresa kontratistak aurreko kontratua bertan behera utzi ondoren. Zubiaurre erdialdeko eta Gipuzkoa etorbideko uren kolektorea amaituko da fase honetan, Ermuko erdigunea zeharkatuko duena, hondakin-urak bildu eta Apraizko araztegira (Elgoibar) bideratzeko eta bertan behar bezala tratatzeko.

Egikaritze-obrek 1.122.744,66 euroko aurrekontua dute, BEZa barne, eta bost hilabeteko epean burutuko dira.

Saneamenduan hobekuntzak

Zubiaurreko eta Gipuzkoa Etorbideko uren kolektore berriak Zubiaurretik gora dauden kolektoreak Gipuzkoa etorbidearen estalduraren barruan eraikiko denarekin lotuko ditu. Horrela, gaur egun zuzenean Ego ibaira isurtzen diren hondakin-urak bildu eta Debabarreneko kolektorera bideratuko dira, behar bezala tratatzeko.

Zubiaurre erdialdeko kolektoreak, inguruko isurketak jasotzeaz gain, Goitondo inguruan dauden Mallabiko poligonoetatik datozen isurketak biltzea ahalbidetuko du etorkizunean. Horretarako, URAk Goitondo Ermua kolektorea eraikitzeari ekin beharko dio, eraikuntza proiektu gehigarri baten barnean.

Ermuko udal saneamenduaren hobekuntza horiek 2008ko "Ermuko eta Mallabiko saneamendu proiektu aldatua eta Debabarreneko kolektoreekiko konexioa" proiektuan aurreikusitakoaren barruan kokatzen dira. Lan horren jarduketak fase desberdinetan gauzatzen joan dira.

Aurreko proiektuan jasotako obren bidez, Ermua eta Mallabitik datozen hondakin-urak garraiatzen dituzten kolektoreak eraikiko dira. Ondoren, bi udalerrietako isurketa guztiak konektatuko dira eta kolektore-sare berri baten bidez Apraizko (Elgoibar) hondakin-uren araztegira (HUA) eramango dira.

Lotutako albisteak

Imagen
23.02.26
Ermuak etxebizitzen birgaitzea, alokairua eta eraginkortasun energetikoa bultzatuko ditu eskualdeko bulego ibiltariaren bidez

Herritarrek aholkularitza izango asteartero 8:15etik 12:15era Abiapuntu bulegoan; aldez aurretik hitzordua eskatu behar da
Imagen
20.02.26
Ermuak Bide Berdearen proiektua aurkeztuko du eta herritarren ekarpenak jasoko ditu

Datorren astelehenean talde erredaktorea Lobiano Kulturgunean izango da arratsaldeko 18:30etatik aurrera
Imagen
18.02.26
San Antonioko igogailu berriak auzoko irisgarritasuna hobetuko du

Igogailuak Gipuzkoa Etorbidea kalea eta horren goiko aldeko 10 Bis, 12 Bis eta 14 atariak lotzen ditu, eta etorkizuneko Bide Berderako sarbidea erraztuko