Ermua eta Mallabiko enpresa ugarik parte hartu dute digitalizazio jardunaldian

07.03.24
Ekonomi Sustapena
Digitalizazio industrialaren azken joerak aurkezteko ekitaldia Izarra Centre eraikinean izan da

Ermua eta Mallabiko eta Bizkaiko beste eskualde batzuetako enpresetako 40 ordezkari inguruk parte hartu dute asteazken honetan, martxoak 6, Izarra Centre eraikineko produkzio-prozesuen digitalizazioari buruzko jardunaldian.

Ekitaldi honetan hainbat gai jorratu dira, industria-enpresa bihurtzeko prozesuak hasteko metodologien eta tresnen azterketatik abiatuta. Digitalizazio errealeko kasuak ere azaldu dira, hala nola Mugafil eta Arania enpresenak, industria-enpresek beraiek kontatuak. Azkenik, Ermuko Udalak 2024an enpresek eskura dituzten finantziazio aukerei buruz hitz egin du.

Jardunaldian zehar, parte hartzaileek digitalizazio industrialaren azken joeretan murgiltzeko aukera izan dute, sektoreko aditu esanguratsuek emandako aurkezpen eta kasuen azalpenei esker.

Bertaratuek euren enpresetan eraldaketa digitala bultzatzeko dauden baliabideen eta tresnen ikuspegi osoa lortu dute. Jardunaldiaren une garrantzitsuenetako bat Digitalizazio Esperientzien saioa izan da. Bertan, Mugafil, Arania, IDS eta Ayesa enpresek irtenbide digitalen inplementazioan izandako historia arrakastatsuak partekatu dituzte. Aurkezpen hauek parte-hartzaileen inspirazio iturri izateaz gain, beren negozioetan aplikatzeko ideia eta estrategia zehatzak ere eman dizkiete.

Ermuko eta Mallabiko enpresa ugari bertaratu dira, baita Bizkaiko beste eskualde batzuetakoak ere.

Bizkaiko hainbat agentzien arteko lankidetza-ekimena Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatutako Orekan Sakonduz estrategiaren barruan kokatzen da. Estrategia horren helburua Bizkaiko industria-enpresen eta zerbitzu aurreratuetako enpresen lehiakortasuna sustatzea da, eta Bizkaiko AceleraPyme Bulegoak babesten du.

Lotutako albisteak

Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
21.11.25
2025eko Gabonetako erakusleihoen lehiaketa

Izen emate zabalik daude herriko merkataritza eta ostalaritza establezimendu ororentzat
Imagen
17.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldia egingo Ermuan

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik