Ermua Hiri Lagunkoia proiektuak Ekintza Planaren emaitzak aurkeztu ditu

31.01.24
Imagen
Hiri Adeitsua Adineko Pertsonekin
Erakundea
Gizartea
Talde sustatzaileak azken lau urteetako jardueren nondik norakoen berri eman dio Udalbatzari

Ermua Hiri Adeitsua Adineko Pertsonekin Udal proiektuko taldeak 2019-2023 Ekintza Planaren emaitzak aurkeztu ditu astearte honetan, urtarrilak 30, Informazio Batzordean. Aurkezpen honen helburu nagusiak dira, batetik, proiektuaren Talde Sustatzaileari ikusgarritasuna ematea eta biztanleriaren zahartze globalaren fenomenoa erakustea, eta, bestetik, taldearen lehenengo lanaldi hau amaitzea Ekintza Planaren itxierarekin.

Talde sustatzaileak euren proiektuak prozesuan bidelagun izan dituen mugarriak aurkeztu ditu; izan ere, 2016an hasi zen lanean, Dublingo Adierazpenarekin bat eginda. Ibilbide horretan, Udalak beste sare batzuekin ere bat egin du, hala nola Euskadi Lagunkoiarekin (2017), IMSERSOrekin eta OMErekin (2018).

Proiektuaren Ekintza Plana 2019an definitu zen, 79 ekintzarekin, eta horietatik 60 amaitu dira. Ekimenetako 12 amaitzeke daude, baina prozesuan, eta beste 7rentzat oraindik ez dago gauzatze-data zehatzik.

Plan honetako ekintzek Udaleko arlo guztiak inplikatu dituzte, eta, beraz, arduradunak eta teknikariak taldearekin koordinatu dira prozesu osoan zehar. Egin dituzten jarduera garrantzitsuenetako batzuk ere agerian jarri dira, hala nola Haurren Kontseiluko umeekin batera egindako belaunaldien arteko ekintzak edo merkataritzarekiko ekimenak, 20 establezimendurekin prestakuntza-saioak antolatuz adinekoekin lagunkoiak izan daitezen.

Azkenik, Talde Sustatzaileko kideek zahartze aktiboa bultzatzeko beharra azpimarratu dute, adineko pertsonek udalerrian duten parte-hartzea eta ikuspegia txertatuz. Izan ere, taldeak dioen bezala, gizartea abiadura handian zahartzen ari da, eta beharrezkoa da bere ikuspegia kontuan hartzea tokiko plan baten bidez. Horregatik, honako konpromiso hauek hartzeko eskatu diote Udalari:

  • Edadismoaren aurka tinko lan egitea
  • Zahartze aktiboa eta osasungarria bultzatzea eta erraztea
  • Mendekotasuna eta bakardadea prebenitzeko ekintzak sustatzea
  • Zahartze-politikak eta -programak indartzea, adinekoen osasuna eta parte-hartzea sustatuko duten ingurune fisikoak eta sozialak sortzea bultzatuz

Talde Sustatzaileak, bere aldetik, Ermua eraldatzeko lanean jarraitzeko konpromisoa hartu du, pixkanaka-pixkanaka adinekoekin lagunkoiagoa izan dadin.

Aurkezpen osoa saioaren bideoan ikus daiteke (6. puntua, 47:40 minututik aurrera).

Dokumentuak

Lotutako albisteak

Imagen
09.05.25
Debre Berhan herri Etiopiarreko ordezkariak Ermuan ditugu

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera
Imagen
09.05.25
‘Mugiment Pausu Erronka!’ hastear

Erkidegoko 50 udalerrien arteko lehiaketa birtuala maiatzaren 19tik ekainaren 8ra
Imagen
08.05.25
Vertigo Rock Fest jaialdia ospatuko asteburuan

Hamar taldek parte hartu eta joko dute maiatzaren 10ean, Orbe Kardinalaren eta Martxoak 8 plazetan eta kalean