‘Ermua Hiria´ XXXI. Literatura lehiaketako saridunak erabaki dira

25.06.25
Udal Liburutegia
Gizartea
Gaztelaniazko eta euskarazkoa narratiba saria Madrilgo eta Gazteizko autoreei egokitu zaie

Ermua Hiria XXXI. Literatur Lehiaketaren oinarriek jasotzen zutenez, gaia narratiban bidaia-kontakizuna behar zuen izan. Epaimahaiak gaztelaniazko saria Madrilen bizi den Miguel Angel Gonzalez Gonzalezi eman dio, "Para siempre” izenburuko lanarengatik.

Gaztelaniazko poesia modalitatean, saria Viladecans-en (Barcelona) bizi den Ismael Perez de Pedrorentzat izan da, "Los domingos de aspas azules” lanarekin. Entzun ezazu, ondoko estekaren bidez: https://go.ivoox.com/rf/151048739

Euskarazko narratiba modalitatean Vitoria-Gasteizen bizi den Maitane Aizti Ugarteburu nagusitu da saria eskuratuz, “Elur-kateak” lanarekin.

Hizkuntza horretan, epaimahaiak poesia atalean Hernaniko bizilagun den Iñigo Legorburu Arregiri autoreari saria eman dio "Egunak egin du" lanagatik.

Modalitate bakoitzeko saria 500 eurokoa da.

Lanak webgune korporatibo honetan irakur daitezke, liburutegiarren atalean: www.ermua.eus/eu/node/32484 helbidean.

Aurtengo edizioan 109 kontakizun (23 emakume eta 86 gizon) eta 164 olerki (40 emakume eta 124 gizon) aurkeztu dira, gaztelaniazko narratiba modalitatean.

Euskaraz hamabi narrazio jaso dira (lau emakume eta 6 gizonenak) eta hamabi poesia konposizio (zortzi emakume eta lau gizon).

Gaztelaniazko narratiba lanen epaimahaia Slawomira Grabowskak (Ermuko udal Liburutegiak antolatutako ingelesezko eta euskarazko irakurketa klubetako dinamizatzailea) Candido Pascualek (Liburutegiko bazkidea) eta Jose Miguel Fernandezek (udal Liburutegiko langileak) osatu dute. Gaztelaniazko poesia epaimahaia Maite Lorenzok (aktoresa eta Olerki tailerraren dinamizatzailea), Candido Pascualek (Liburutegiko bazkideak) eta Isabel Gonzalezek (udal Liburutegiko langileak) osatu dute. 

Euskarazko lanak baloratzeko epaimahaia Fernando Aranberrik (Euskara teknikariak), Ainhoa Onandiak eta Amaia Rementeriak (IES Ermua BHIko irakasleak) eta Sara Gagok (Udal Liburutegiko arduradunak) osatu dute.

Lotutako albisteak

Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
26.11.25
Gabonetako argiak ostiralean piztuko ditugu Ermuan

Hiri Hezitzaileen Egunean jolasak izango dira ikasleentzat, txokolate-jana eta Gabon Postal lehiaketako lan irabazlea ezagutaraziko
Imagen
26.11.25
‘Tanttaka'k bizitzaren zailtasunen inguruko endredozko komedia aurkeztuko Antzokian

‘Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan, ezta?', antzelana, ostiralean 20:30ean