Ermua Kirolak-ek web atal berria estreinatu du

28.05.25
Ermua Kirolak
Kirolak
Gaurtik aurrera webgune korporatibo honen barne jasoko da Kirol Alorraren inguruko informazio guztia

Ermua Kirolak Udal honetako kirol alorrak webgune berria du abian gaurtik aurrera. Herritarrei sarbidea errazteko eta Udal informazio guztia gune berean bildu ahal izateko, Ermua Kirolak Udal webgune korporatibo honen barne txertatu da, www.ermua.eus/ermua-kirolak loturan.

Web atal berri honetan, Kirol Alorrak eskaintzen dituen zerbitzu guztien inguruko informazio osotua eta eguneratua aurkitu daiteke. Lehen begirada batean, hiru bloke nabarmendu ikusi daitezke: Premium tarifaren eta kiroldegietan eskaintzen diren jarduera guztien inguruko fitxak, kontratatu daitezkeen abonu ezberdinen xehetasunak eta Udal kirol instalazioen datuak. Orriz orri, Miguel Angel Blanco eta Betiondo kirol guneetan praktikatu daitezkeen modalitate guztien deskribapenak, taldeak, ordutegiak eta prezioak kontsultatzeko aukera izango dugu.

Horretaz gain, Kirol alorrarekin lotura duten azken albisteak ere irakurri daitezke bertan, baita argitalpen eta programa ezberdinen fitxategiak ikusi eta deskargatu ere.

Gogorarazi nahi dizuegu erreserbak egiteko eta izen-emateak kudeatzeko online bulegoaren helbidea bere horretan mantentzen dela, eta Ermua Kirolak APP-ak ere martxan jarraitzen duela izapide guztiak mugikorretik modu erosoan egin ahal izateko.

Lotutako albisteak

Imagen
Personas usuarias en la instalación
31.10.25
Kiroldegiak neguko ordutegia izango du asteburu honetatik Aurrera

Zabalik egongo da 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara, larunbat eta igandeak barne
Imagen
14.10.25
Ermua: pertsona aktiboak, hiri osasuntsua

Ermuak abenduaren 10ean lehen Kirol Gala egingo du eta leloa goiburukoa izango da
Imagen
26.09.25
Kirol alorrak ikastaro berri gehiago eskaino ditu urritik aurrera

Denboraldiko nobedade bitan izena-emateko aukera izango da: 'Indartuz' eta 'K-Stretch'