Ermua Kirolak mahai-tenisa gehitu du doako kirol aukera gisa udal kiroldegian

04.05.23
Imagen figurativa del juego
Kirolak
Ping-pong goitizen popularraz ezaguna den kirol hori squash pistan jokatu ahal izango da eta sarrerako kontrolean edo modu telematikoan erreserbatu ahal izango da web orriaren eta Ermua Kirolak App-aren bidez

M. A. Blanco udal kiroldegian mahai-tenisean edo ping-pong modalitatean aritzeko aukera izango dugu gaurtik aurrera Ermua Kiroletako abonatuok, trukean ezer ordaindu gabe, hau da, doan. Bazkide ez diren pertsonek, era berean, kirol-modalitate hori praktikatu ahal izango dute, instalaziora sartzeko prezioa ordaindu ondoren.

Modalitatea squash pistako espazio mistoan egin ahal izango da, bertan jarriko baita Ermua Kirolak elkarteak erositako mahai berria. Mahai homologatua da, tolesgarria, eta erabiltzaileek jokatzeko squash pistaren kanpoaldean eskura izango dutena zabaldu eta partida amaitzean bildu beharko dutena. Ermua Kirolak materiala erosi du eta squasheko pistaren espazioa -astero hainbat ordutan erabilerarik gabe egoten dena- modu mistoan erabiltzea ahalbidetu du, abonatutako pertsonek egindako eskaerari erantzunez.

Horrela, eskaera bat asetzeaz gain, Ermua Kirolak zerbitzuaren abonatu izateagatik barne sartzen diren kirol praktika espezialitateak eta aukerak zabaltzen ditu.

Lotutako albisteak

Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira
Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian