Ermua Kirolakeko erabiltzaile eta ikastaro egileen gogobetzea ona da

17.01.23
Una persona entrena en las barras de la sala
Kirolak

Udal Kiroletako instalazio eta zerbitzuetako erabiltzaile eta ikastaro egileek balorazio oso positiboa egin dute, eta, oro har, nota altua eman diote zerbitzuari (8,48 puntu) erabiltzaile diren pertsonen gogobetetze-galdetegiaren datuetatik ondorioztatzen denez. Datu hori bat dator kontsultatutako item guztien baturatik lortutako puntuazioarekin (8,31 puntu).

Ondoen baloratutako alderdiak honako hauek dira: monitoreen trebakuntza profesionala eta pedagogikoa, hasteko ordutegia betetzeko puntualtasuna eta aprobetxamendua, bai eta saioen prestakuntza eta antolaketa ere; 8,8 eta 8,9 puntuko zenbakidun notak eman baitizkiote, bikaintasunetik hurbil.

Baxuen baloratzen diren alderdiak hauek dira: prezioa; eskaintza askotarikoa edo erakargarria, eta beharrezko materiala eta kantitate nahikoa izatea. Hala ere, kontzeptu horiek 7,5 puntu baino gehiago lortu dituzte orokorrean, eta, beraz, puntuazio ona lortu dute baita ere. Itemen erdiak baino gehiagok edo ia hiru laurdenek (%63,63) 8 puntutik gorako kalifikazioa izan dute. Item edo galderen %100ek 7,5 puntutik gorako nota jaso dute.

Premium tarifaren erabiltzaileen %70ek Ermua Kirolak aplikazioaren bidez egiten ditu ikastaroetarako erreserbak. Ermua Kiroletako ikastaroak egiten dituzten pertsonen %93k beren lagunei eta senideei gomendatuko lizkiekete.

Galdetegiaren zehaztapen teknikoak

Galdetegi hori itxia zen eta 11 item biltzen zituen, erantzun duen pertsonaren profilari buruzko 5 ezagutza-atalez eta beste 4 atal ireki edo librez osaturik zegoelarik. Erantzun automatikoko itemak 0tik 10erako eskalan puntuatzen ziren. Galdetegiak paperean eta online formatu digitalean eskaini dira, azaroaren 14tik 27ra bitarteko asteetan. Helburua ikastaroak egiten dituzten 12 urtetik gorako pertsonen iritzia eta gogobetetze-maila jasotzea zen, jarduera fisiko egokituko taldeak (Gorabide), Anaitasuna Ikastolako lehen hezkuntzako ikasleen kirol anitzeko ikastaroak eta Ermua eta Zaldibar eguneko zentroko igeriketa egokituko taldea izan ezik.

Azaroko 69 ikastaro erabilgarri eta aktiboetako 904 erabiltzaileetatik 113 inkesta bete dituzte. Horietatik 79k online bete dute bertsio digitalean, eta beste 34k paperean. Azken horietatik 13k ez dituzte nahitaezko item guztiak bete, eta, beraz, ez dira baliozkotzat jo. Guztira, ehun bat aztertu dira, hau da, jardueretan izena eman duten pertsona guztien %11,06.

Baliozko galdetegien %97 gaztelaniaz bete dira, eta gainerako %3, euskaraz. Datu hori pertsonak item irekiak, kualitatiboak, betetzeko aukeratu duen hizkuntza-aukeraren arabera baloratu da. Erantzun kualitatiboetako galderak 4 alderdi orokorren ingurukoak izan dira: profil pertsonala eta jarduera, kirol-ikastaroan nabarmentzen diren alderdi positiboak eta negatiboak, eskaini ez den eta nahiko lukeen jarduera edo hobetzeko iradokizunak.

Erantzun dutenen artean, nagusi dira “36 eta 45 urte bitarteko emakumeak, premium tarifan izena emanda eta/edo Crostrain edo pilates jarduera egiten dutenak”.

Lotutako albisteak

Imagen
30.05.24
XV. Aizkolari txapelketa izango igande honetan plazan

Udal kirol alorrak antolatuta, Orbe Kardinalaren plazan eguerdiko 12:30etan
Imagen
23.05.24
Zatoz irristatzera familiakideekin aire zabalean

Igande honetan plazan eta aire zabalean, 11:00etatik 13:00etara. Ez da beharrezkoa kiroldegiko abonatua izatea, ezta izena ematea ere
Imagen
22.05.24
13 eta 17 urte bitarteko gazteek askotariko jarduerak edukiko dituzte uztailean

‘Udako jolasak gazteentzat’ doakoa da eta lehen hamabostaldian gauzatuko