"Ermuachef" ekimenarekin hasiko da Gabonetako haur-kanpaina

Udal Kultura Sailaren Gabonetako haur-kanpaina larunbat honetan hasiko da, abenduaren 16an, jarduera goxo batekin: ErmuaChef. Ekimen arrakastatsu hau 5 eta 14 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago, eta 16:30etatik 19:30etara egingo da Orbe Kardinala plazan. Merkataritza eta Ostalaritza Elkarteak (EMOE) antolatzen du sukaldaritza-tailer dibertigarri hau, eta bertan, parte-hartzaileek madalenak, txokolatezko piruletak, azukre-kotoia eta gailetak prestatzen ikasiko dute. Asteburu gozoari amaiera emateko, igandean, hilak 17, La Navidad en sus manos komedia proiektatuko da 17:00etan Ermua Antzokian.
Datorren larunbatean, abenduak 23, haurrentzako ipuin kontaketa saioa izango da 17:30ean Lobiano Kultur Gunean Zuhaitzek dena dakite izenburupean.
Abenduaren 24an, igandea, Olentzerok eta Mari Domingi Txikik desfile alaia egingo dute Ermuko kaleetan zehar 11:00etatik aurrera Orbe Kardinala plazatik abiatuta.
Abenduaren 26tik urtarrilaren 4ra bitartean, Udal kiroldegiko kantxak Gabonetako Haur Parkea hartuko du 11:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Puzgarriak, jumping-a, ohe elastikoak, ludoteka, jolasak, bideojokoak eta tailerrak izango dira bertan gozagarri.
Urteko azken astean haurrentzako bi ikuskizun izango ditugu Ermua Antzokian: Marie de Jongh & Doos Kolektiboaren Esna, abenduaren 27an, 17:00etan, eta Glu Glu Produccionesen Loti ederrak, abenduaren 30ean, ordu berean. Urtarrila ere kultur ekitaldiz beteta dator, eta asteazkenean, hilak 3, Go!azen 10.0 gazteentzako kontzertuaren bi emanaldi izango dira (16:00etan eta 18:00etan).
Abenduaren 31n, igandea, 18:00etan hasiko da Olentzeroren kalejira Orbe Kardinalaren plazan, eta urtarrilaren 5ean Errege Magoen kabalgataren txanda izango da, 18:00etan San Lorentzo ikastetxetik abiatuta.
Programa osoa lerro hauen azpian kontsulta dezakezu.
Lotutako albisteak

Maialen Calderonek eta Marta Fernandezek irekiko dituzte jaiak eta kartela egile katalan batena da

Antzokian, ostiralean, 20:30ean. Sarrera 8 euro balio du

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude