Ermuak 18 pertsona kontratatu ditu 2023ko Alpes, Enplegu Plan berrian

12.01.24
Personal de la brigada en la presentación del plan
Ekonomi Sustapena
Plana Lanbidek finantzatzen du, eta Ermuari 127.139 euro emango dizkio

Ermuko Udalak hemezortzi (18) pertsona eta Mallabikoak (1) kontratatu berri dituzte Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuak finantzatutako Enplegu Plan berri baten baitan. Enplegua sustatzeko tokiko ekintzen plana horrek "Enplegua sustatzeko tokiko ekintzetarako laguntzen deialdia, 2023ko ekitaldirako", ALPES izena du.

Programa honek 127.139 euroko laguntzak onartu ditu Ermuan lanaldi osorako eta 6 hilabeterakio kontratatuak izan diren 18 pertsonentzat eta 6.826 € Mallabian kontratatutako pertsona batentzat (1). Pertsona horiek udal-obretako brigadan lan egingo dute, eta tokiko eremuan onura publikoko edo interes sozialeko jarduerekin lotutako lanak egingo dituzte, erakundean zereginak betetzen dituzten egitura-langileak ordezkatzea ekarri gabe.

Ermuan kontratatutako pertsonen kopurua eta profilak honako hauek dira:

  • Lehen mailako zazpi ofizial: igeltseroak, argiketariak, soldatzaileak, lorezainak, pintoreak.
  • Hamaika peoi, espezialitate hauetakoak: igeltseroa, lorezaina, margolaria, garbiketako langileak.

Mallabian kontratatutako pertsonen profila eta kopurua honako hau da:

  • Zerbitzu anitzetako langile bat.

Pertsona guztiek udal-obretako brigadan lan egingo dute, toki-eremuan onura publikoko edo gizarte-intereseko jarduerekin lotutako lanak eginez, baldin eta ez badira ordezten erakundeetako egitura-zereginen zerbitzura dauden langileak.

Hautagaien betekizunak

Kontratatutako pertsonak langabezian zeuden, izena emanda eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan enplegu-eskatzaile gisa alta emanda, hautaketa-prozesurako hautagaitza aurkezteko unean, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak dagokion enplegu-eskaintza webgunez zabaltzen hasi zenean eta lan-kontratua hasi aurreko egunean. Kontratatutako pertsonak Ermuan erroldatuta daude.

Taldeak joan den abenduaren 27an eman zion hasiera programari eta lanari.

Generoa datuetan

Azken bost urteetan 86 pertsonak hartu dute parte programa honetan: 47 gizonek eta 39 emakumek. Hona hemen urtekako banakapena:

  • 2018an: 9 gizon eta 7 emakume
  • 2019an: 8 gizon eta 5 emakume
  • 2020an: 6 gizon eta 11 emakume
  • 2021ean 10 gizon eta 9 emakumeak
  • 2022an: 4 gizon eta 7 emakumeak

Juan Carlos Abascal alkateak eta José Manuel López alkateordeak harrera egin zioten atzo kontratatuen taldeari, erakundeari ongietorria emateko eta beren ahalmen guztia garatzera animatzeko, esperientzia har dezaten eta, horren bidez, lan-merkatuan dituzten aukerak areagotu ditzaten.

Lotutako albisteak

Imagen
28.04.25
Langile kopurua gehitu nahi baduzu edo lan bila bazabiltza...hemen duzu aukera

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen
Imagen
04.04.25
HAZILAN +, laneratzeko programa

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena
Imagen
03.04.25
Ermuko TalenTIC 2025 jardunaldien egitaraua ixtear

Jardunaldiak ekainaren 11n eta 12an egingo dira Izarra Centren