Ermuak merkatuko plaza zaharraren erabilerak zehazteko prozesu parte-hartzaileari hasiera emango dio
Ermuko Udalak Merkatu Plaza zahararen etorkizuna zehazteko prozesu parte-hartzaileari ekingo dio. Aholkularitza-enpresa espezializatu batek zuzenduko du partaidetza-prozesua, zeina datozen hilabeteetan garatuko dena. Prozesuak hiru parte-hartze saio aurreikusten ditu: lehenengo biak urtarrilean, kolektibo eta elkarteentzat, eta hirugarren bat otsailean, herritar guztientzat irekia izango dena. Prozesu horrek tokiko kolektiboei hitza emango die, eta beren ideiak eta ikuspegiak ematerik izan dezaten, herriko gune giltzarri horretako erabilerak erabakitze aldera.
Lehenengo saioa urtarrilaren 16an izango da, 19:00etan, Merkatu Plazan bertan. Hasierako bilera horretan, tokiko kolektiboetako ordezkariek eta kideek diseinatutako prozesuaren xehetasunak jasoko dituzte, eta ideia-ekaitza edo "brainstorming" gisa ezagutzen den dinamika batean parte hartuko dute. Elkarlaneko horma-irudi batek ordezkarien ideia eta proposamen guztiak jasoko ditu, idazten dituzten ohar auto-itsaskor edo "post-it"-en bidez.
Bigarren saioa urtarrilaren 23an izango da, ostegunarekin, eta merkatu plazan egingo da baita ere. Saio horretan tokiko kolektiboen eta horien proposamenak jasotzen jarraituko da.
Diseinatutako parte-hartze prozesuaren hirugarren saioa herritar guztiei irekia izango da eta ostegunean, otsailak 13an, egingo da merkatu plaza zaharrean. Saio hori aukera izango da Ermuko edozein bizilagunek parte hartzeko eta instalazioaren etorkizuneko erabilerari buruzko proposamenak partekatzeko.
Ermuko alkateak prozesu honen garrantzia azpimarratu du: "Merkatu plaza zaharra gure komunitatearen beharrak eta nahiak islatzen dituen gunea izatea nahi dugu. Prozesu parte-hartzaile hau guztiona eta guztiontzat izango den leku bat elkarrekin eraikitzeko aukera bat izango. Funtsezkoa da Ermuko errealitatea hobekien ezagutzen dutenen ideiak entzutea. Gure kolektibo eta bizilagunen iritzia funtsezkoa izango da ilusioz beteriko proiektu jasangarri bat definitzeko", gehitu zuen Beatriz Gamizek.
Udalak tokiko kolektibo guztiak eta herritar guztiak animatu nahi ditu diseinu, lehentasun eta adostasun prozesu kolektibo honetan parte hartzera, udalerriaren etorkizunari buruz elkar lanean erabakitzen dugula bermatzeko.