Ermuan kantatuko du bihar Álvaro de Lunak
‘Álvaro de Luna’ konpositore eta kantariak doako kontzertu eskainiko du bihar Ermuko San Pelaio plazan, 23:30etatik aurrera, herriko Santiago jaien egitarauaren barne. Herriko jaien hasiera estraofiziala izango da "Santiago"ren omenez, suziri ofiziala ez baita asteleheneko 19:00ak arte botako. Ikusmina eta gogoa handia dago, jai giroko bigarren asteburua izango baita, zalaparta betean sartu aurretik. Gainera, pertsona askorentzat oporraldiaren hasiera ere bada.
Sevillarrak une gozoa bizi du bere bakarkako ibilbidean. 12.000 jarraitzaile baino gehiago ditu Spotifyn eta 1,3 milioi entzule ditu hilero. "La Voz" en show talentean lehen aldiz agertu zenetik, presentzia eta eragin handia du sare sozialetan.
Alvaro de Luna artista goiztiarra izan da, bere konposizioak abesten hasi baitzen gitarrarekin hamar urte bete baino lehen. Besteak beste, Jarabe de Palo, La Oreja de Van Goh eta Melendi musika-taldeen abestiak eta kantuen bertsioak tartekatzen zituen. Ahots berezi eta aparta omen du, izan ere hautsitako ahotsaren kantaria dela diote, goitizen horrekin izendatuz. 2017tik 2020ra artean, "Sinsinati" pop taldeko abeslaria eta konpositorea izan zen. 2020an, Álvaro de Luna taldea utzi eta bakarlari gisa aurkeztu zen, Spotifyn joera bihurtu zen "Juramento eterno de sal" singlearekin; eta hamalau milioi erreprodukzio lortu zituen YouTuben. 2021ean, "Duele", "Morena" eta "Paris" abestiak argitaratu zituen, Pablo Alboran eta Aitana abeslariekin batera hurrenez hurren. "Llueve sobre mojado" kantua ere estreinatu zuen.
Ezagun edo arrakastarik nabarmenena lortu duten abestiak ez dira faltako biharko kontzertuan, seguru errepertorioaren parte izango direla.
Lotutako albisteak

Maialen Calderonek eta Marta Fernandezek irekiko dituzte jaiak eta kartela egile katalan batena da

Antzokian, ostiralean, 20:30ean. Sarrera 8 euro balio du

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude