Ermuko ‘drOp’ proiektua aurtengo disruptiboenen artean nabarmendu da
Ermuko Udala 'Disruptores Innovation Awards 2025' sariaren finalistetako bat izan da, Santa Ana auzoan garatzen ari den 'drOp' proiektu europarrarekin. Aitorpen honek Ermuko udalerria urteko 50 proiektu disruptiboenen artean kokatzen du eta 'drOp' esperientzia ‘Los 50+ Disruptores’ urtekarian jaso da, Invertiak eta ‘El Español’ek kaleratzen duten argitalpenean, zeina berrikuntzaren eta eraldaketa digitalaren esparruan erreferentzia den.
Sari-banaketa hilaren 23an Madrilgo 'Neptuno Jauregian' izandako galan egin zen. Ekitaldi horretan berrikuntzaren ekosistema osatzen duten eragile nagusiak bildu ziren: ekintzaileak, administrazio publikoak, startupak, zentro teknologikoak eta enpresa handiak. 'DrOp' proiektua "Proiektu publiko onenaren" kategorian nabarmendu da, eta Ermua hiri-berrikuntzan erreferente gisa kokatu du estatuan.
‘drOp’ Europako Batzordeak finantzatutako proiektu bat da, etxebizitza soziala duten auzoak ingurune adimendun, jasangarri eta inklusibo bihurtzea bilatzen duena. Ermuko Santa Ana auzoa pilotua da "drOp" delakoan, eta hiri-berrikuntza, energia-eraginkortasuna, digitalizazioa eta herritarren parte-hartzea uztartzen ditu, bizilagunak eta tokiko eragileak inplikatzen dituen metodologia berritzaile baten bidez, planteatzen diren erronken aurrean elkarrekin irtenbideak bilatzeko. Beren ekintzen artean nabarmendu behar da energia-komunitate bat sortu dutela, adinekoentzako hainbat zerbitzu digital, eta parte hartzeko metodologien bidez espazio publikoan esku hartu dutela.
Ermuko Udalak positibotzat jo du 'Los 50 + Disruptores' urtekariak ‘drOp’ europarraren berri eman eta barne hartzea, berrikuntzan eta eraldaketa digitalean joera markatzen ari diren beste ekimen batzuekin batera. Santa Ana auzoan egiten ari diren talde-lana aitortzeko modu bat da, eta tokian tokikotik ere aldaketa garrantzitsuak bultza daitezkeela nabarmentzeko modu bat. Urtekaria doan eskura daiteke helbide honetan: https://k1gvzq1i.sibpages.com/. Ermuko esperientzia 64. orrialdean aipatzen da.
Lotutako albisteak
Hiri Hezitzaileen Egunean jolasak izango dira ikasleentzat, txokolate-jana eta Gabon Postal lehiaketako lan irabazlea ezagutaraziko
‘Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan, ezta?', antzelana, ostiralean 20:30ean
Karteldegiaren erdian dira ‘The Mastermind' eta ‘Los domingos' estreinuak