Ermuko Euskararen Plan Estrategikoa diseinatzeko inkesta publikoa

18.06.24
Euskara
Erakundea
Gizartea
Galdetegia uztailaren 7ra arte egongo da zabalik eta lan-ildoak definitzen lagunduko du

Ermuko Udala datozen urteetarako Euskararen Plan Estrategikoa prestatzen ari da. Eusko Jaurlaritzak onartu berri duen AROA marko estrategikotik abiatuta, hurrengo hamarkadan udalerrian euskara sustatzeko lan-ildoak zehazteko faseari ekin zaio.

Azken hamarkadetan aurrerapen handiak egin dira euskararen normalizazioan. Hala ere, gizartea etengabe aldatzen ari da, eta sozializatzeko modu berriak sortu dira; beraz, beharrezkoa da etorkizunari begira ikuspuntu orokor bat partekatzea. Ildo horretan, tokiko eragile guztien iritzia jaso nahi da, eta gure indarguneak eta ahuleziak, kezkak, iritziak eta erronkak definitu.

Herritarren pertzepzio, esperientzia, iritzi eta bestelako ekarpenetatik abiatuta, ibilbide-orria diseinatuko da gure herrian garatu beharreko lan-ildoekin.

Galdetegia herritar guztientzat zabalik dago uztailaren 7ra arte, igandea, webgune korporatibo honen bidez. Parte-hartzaileen iritzia jaso ondoren, azterketa eta ondorioak Euskararen Aholku Batzordean zehaztuko dira, ondoren plan estrategikoa definitzeko.

AROA, Euskara Sustatzeko Ekintza Plana

Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak urtarrilean onartu zuen datozen hamar urteetarako euskara sustatzeko plan berria, Aroa. Euskara indarberritzeko eta euskaldunok ahalduntzeko marko estrategikoa izenburupean. Dokumentu honen helburu nagusia da gizarteak azken urteotan izan dituen aldaketei erantzutea eta, egungo testuinguru eleaniztunean, euskal hiztun aktibo eta ahaldunduak dituen komunitatea indartzea, bidezko gizarte bat eraikitzeko.

Proiektuak lankidetzaren bidez garatuko dira, eta erakunde publikoen, arlo bakoitzeko protagonista diren erakunde pribatu eta publikoen eta herritarren arteko lankidetzan oinarrituko dira. Gainera, toki- eta erakunde-mailan egokituko diren ekimenak zehaztu dira, euskara biziberritzeko eta euskaldunak ahalduntzeko helburuari erantzuteko.

Lotutako albisteak

Imagen
06.02.26
Emakume eta neska zientzialarien Nazioarteko egunaren atarian

Ermuak dibulgazio tailerrak antolatu ditu egun horretarako
Imagen
04.02.26
‘Nire liburutegia, zure liburutegia' senidetze-proiektura batuko udal Liburutegia

Bihar 18:00etan Burjassot-eko (Valentzia) Liburutegiarekin konexioa egingo da
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean