Errege Magoen kabalgata prest eta eguraldia lagun izango ote den zain

05.01.24
Imagen
Kultura eta Gazteria
Dena prest dago Ermuan maiestateen desfilerako, ekitaldi horren ordez estalpeko harrera egingo da azoka zaharrean, eguraldia oso txarra izaten bada

Euskal Meteorologia Agentziak (Euskalmetek) abisu horia ezarri du, goizeko 12etatik aurrera, prezipitazio bortitzengatik Erkidegoko lurralde osoan. Iragarpenaren arabera, euri zaparradak botako ditu Kantauri isurialde osoan, eta haize bortitza ibiliko da. Gauean ekaitzak jo dezake, eta litekeena da urez gain txingorra ere botatzea.

Horregatik, Udaleko Kultura Sailak eta jarduera antolatzen duten eskualdeko zentroek -Gaztela-Leonek, Andaluziak, Extremadurak eta Galiziak- B plan bat aurreikusi dute, Ermuko haurrek Ekialdeko Magoekin topaketa bat izan dezaten bermatzeko. Baldintza klimatologikoak oso txarrak badira, erregeek estalpeko harrera egingo dute merkatu plaza zaharrean, 18:00etatik aurrera. Erabakia arratsaldeko lehen ordutan hartuko da, 16:30ak aldera.

Meltxor, Gaspar eta Baltasar Abeletxe Egoitza eta Eguneko Zentrora joango dira

Ohiko kabalgata, eguraldiak laguntzen badu, 18:00etan aterako da Sallabente ikastetxetik. Izarra daramaten ehun bat lagunen segizioak, morroien gorteek, zuziek eta segizioaren laguntzaileek BI-3344 errepidea zeharkatuko dute San Antonioko trenbidearen azpiko pasabideraino. Ibilbide horretan trafikoari eragitea aurreikusten da, eta udaltzainek koordinatuko dute segurtasuna. Ibilbidea Izelaieta, Goienkale, Okin Zuri, Zubiaurre, Seigarren Mendeurrena, San Pelaio, Zearkale, Kaltxango eta Orbe Kardinalaren plaza da. Kioskoan Erregeek gutunak jaso eta haurrak agurtuko dituzte. Desfilean "Irulitxa" fanfarrearen musika entzungo da.

Ekialdeko Errege Magoek Abeletxe egoitzako eta eguneko zentroko adinekoak bisitatuko dituzte 17:00etatik aurrera, erabiltzaileei eta bisitariei euren ilusioa helarazteko.

Milaka gozoki guztientzat

Hiru karrozen desfilearen eta errege segizioaren aurretik herriko ‘Te gusta la ruta?’ taldeko motozale talde bat egongo da, artzainez eta ardiz jantzita. Errege segizioak gozokiz beteko ditu kaleak, laurehun kilotik gora banatuko baititu.

Udaltzaingoak kabalgata ireki eta lagunduko du, parte-hartzaileen eta ikusleen segurtasuna bermatzeko. Desfileak eragina izango du ibilgailuen zirkulazioan, bai BI-3344 errepidean, Sallabente ikastetxetik Abeletxeko tuneleraino, eta, ondoren, hirigunearen barruan. Hori dela eta, herritarren laguntza eta haren ulermena eskatzen da.

Lotutako albisteak

Imagen
15.05.25
2025eko Santixauak: kartela eta suziriak nork botako aukeratu da

Maialen Calderonek eta Marta Fernandezek irekiko dituzte jaiak eta kartela egile katalan batena da
Imagen
14.05.25
Banarte Antzerki Tailerrak ‘Ensayo general’ muntaia aurkeztuko du

Antzokian, ostiralean, 20:30ean. Sarrera 8 euro balio du
Imagen
13.05.25
‘Los pecadores’ eta ‘Muy lejos’ filmak Ermua Antzokiaren asteko zine proposamenak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude