Eskalatzen ikasteko hastapen ikastaroa dohainik gazteentzat

10.04.25
Kultura eta Gazteria
Kirolak
Gizartea
Maiatzaren 10 eta 17ko larunbatetan egingo da Betiondoko rokodromoan, Gazteria Zerbitzuak antolatuta

Udaleko Gazteria Zerbitzuak eta Ermua Kirolak elkarlanean hastapen ikastaroa eskaladara gazteentzat antolatu dute betiondoko kirol guneko rokodromoan 2007 eta 2012 urteen artean -biak barne- jaiotako hamabi (12) neskato-mutikoentzat. Parte-hartzaileek eskaladaren oinarrizko aspektuak ikasi eta praktikatu ahal izango dituzte , ordu eta erdiz, betiondoko kirol guneko rokodromoan.

Proposamena hamabi gazterentzat da eta izena ematen dutenek bertaratzeko konpromiso pertsonala hartuko dute, plazak mugatuak baitira. Interesa dutenek maiatzaren 5era arte eman dezakete izena, bi bide erabiliz: udal liburutegira joanez edo onlineko eskabidea betez (karteleko QR kodearen bidez ere eskabidera iritsi daiteke). Jasotzen den eskaera kopurua eskaintzen den plaza kopurua baino handiagoa bada, zerbitzuak zozketa bat egingo du interesdun guztien artean. Ermuan erroldatutako gazteek lehentasuna izango dute jarduera honetan. Parte hartuko dutenen zerrenda webgune korporatibo honetan argitaratuko dugu maiatzaren 6an, asteartean, eta izena eman dutenei ere jakinaraziko zaie.

Aisialdiko arratsalde alternatiboa eta osasungarria izango da

Proposamena lagun berriak egiteko edo horietan sakontzeko aukera bat izango da. Arratsalde desberdin eta dibertigarri bat pasatzea. Loturak eta talde-lana sendotzea, erronkei aurre egiteko. Eskalada probatu eta ezagutu ondoren, Betiondon praktikatzen jarraitzeko aukera izango dute parte hartzaileek. Parte hartzen duten gazteek kirol arropa eroso baino ez dute eraman behar, eskalatzeko behar duten ekipamendua bertan utziko baitzaie.

Udaleko Gazteria Zerbitzuak jarduera honi buruz egon daitezkeen galdera edo zalantzei erantzungo die. Gurekin harremanetan jartzeko 689 04 25 71 telefono zenbakira deitu edo gazteria@udalermua.net helbide elektronikora idatzi.

Lotutako albisteak

Imagen
09.03.26
Zaporeak elkartearen eskualdeko VIII. erronka gaur hasiko da

Produktuak martxoaren 9tik 12ra bitartean jasoko dira, Ermuan arroz luzea. Errazioen tupper solidarioa eta zozketa larunbatean, hilak 14an Eibarren
Imagen
09.03.26
Datorren larunbatean ipuin kontatze saioa euskaraz egingo da

‘Arratsaldean Kontu kontari’ 17:30etan, Liburutegian Lur Usabiagarekin
Imagen
06.03.26
Ermuak berdintasun erreal eta eraginkorraren aldeko konpromisoa berretsi du

‘Gizarte justu, aske eta demokratiko baten funtsezko eskubidea eta zutabea da' Beatriz Gamizentzat