Eskolako materiala erosteagatiko laguntzak eskatzeko epea zabalik

26.10.23
Da cuenta de los plazos de la convocatoria
Erakundea
Atzo hasi eta abenduaren 5era arte gehienez 90 €jasotzeko eskaera egin dezakegu Ermuko dendetan materiala erosi izateagatik

Ermuak 90 €-rainoko laguntzak emango dizkie bertako merkataritzan familia unitateko ikasleentzako materialak erosi dituzten familiei. Laugarren urtea da tokiko merkataritzan erostea sustatzen dutela eta familien zama arintzen dutela, gastuen ondorioz, ikasturte bakoitzaren hasieran.

Diru-laguntzak 90 eurokoak izango dira gehienez ikasle bakoitzeko, eta Ermuko dendetan 2023ko irailaren 1etik urriaren 31ra bitartean egiten diren arropa, oinetakoak, kirol materiala, ikasmateriala (testuliburuak izan ezik), material informatikoa, betaurrekoak eta lentillak erosteko gastuak ordaindu ahal izango dira.

Lau laguntza-lerro eta hartzaile aurreikusi dira:

  • 2021eko urtarrilaren 1etik 2023ko urriaren 31ra bitartean jaiotako Ermuko haurren gurasoak edo legezko tutoreak
  • 2007ko urtarrilaren 1etik 2020ko abenduaren 31ra bitartean jaiotako Ermuko haurren gurasoak edo legezko tutoreak
  • 1998ko urtarrilaren 1etik 2006ko abenduaren 31ra bitartean jaiotako 16 eta 25 urte bitarteko ikasleak. Ikasleak adingabeak badira, Ermuan erroldatutako haurren gurasoak edo legezko tutoreak
  • 1998ko urtarrilaren 1a baino lehen jaiotako langabeak.

Laguntza hauek jasotzeko, beharrezkoa izango da Ermuan erroldatuta egotea gutxienez 2023ko urtarrilaren 1etik urte bereko abuztuaren 31ra arte. 2023an jaiotako haurren kasuan, nahikoa izango da eskaera egiteko unean Ermuan erroldatuta egotea.

Eskaerak aurkezteko epea zabalik egongo da abenduaren 5era bitartean

Interesdunek atzotik -urriak 25etik- aurkeztu ahal izango dugu laguntza-eskabidea, oinarriak Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren.

Eskaerak abenduaren 5era arte aurkeztu ahal izango dira Ermuko Udalaren egoitza elektronikoaren bidez (24/7) edo Abiapuntu bulegoan, astelehenetik ostiralera 08:00etatik 15:00etara. Instalazioetan itxaronaldiak saihesteko eta erabiltzaileen izapidetzea arintzeko, bide elektronikoak erabiltzea gomendatzen da.Nolahai ere, gogorarazi behar ia sei aste ditugula gure eskabidea aurkezteko.

Bete beharreko eskabide-orria egoitza elektronikoan bertan aurkitu ahal izango da, Udal-izapideak–Laguntzak, bekak, diru-laguntzak eta sariak atalean. Dokumentu horrez gain, 90 eurorainoko laguntzak eskuratu ahal izateko, irailaren 1etik urriaren 31ra bitartean Ermuan egindako gastuen fakturak aurkeztu beharko dira, diru-laguntzaren titularraren izenean emandakoak, erositako produktuak argi eta garbi jasota. Halaber, libretaren titulartasunari buruzko datuak egiaztatzen dituen dokumentua, matrikularen egiaztagiria (17 urtetik gorakoen kasuan) eta SEPEren ziurtagiria (langabetuen kasuan) eskatuko dira.

Lotutako albisteak

Imagen
30.12.25
Ermuak 27,1 milioi euroko aurrekontua izango du 2026an

PSE-EE/PSOE (6), EAJ/PNV (3) eta PP (2) taldeen aldeko botoekin onartu da; EH Bildu (4) abstenitu eta Elkarrekin Ermuak (2) kontrako bozkatu du
Imagen
19.12.25
Ermuak 1.125.000 euroko dirulaguntza jasoko du Merkatuko plaza zaharra birgaitzeko

Eusko Jaurlaritzak atzo 8,3 milioi onartu zituen Ermuko, Eibarko, Elgoibarko eta Soraluzeko hainbat proiektuetarako
Imagen
19.12.25
Integrazioa eta harrera bultzatzen duten zazpi elkarte saritu dituzte Migratzaileen Nazioarteko Egunean

Eusko Jaurlaritzak Ermuan egindako ekitaldi batean banatu ditu sariak. Amurriok elkukoa hartu du datorren urterako