Esku pilota 2024ko Santiaxauetako protagonista izango

11.07.24
Imagen
Kirolak
Gizartea
Hiru jaialdi daude iragarrita: bi, kategoria profesionalekoak, hilaren 19 eta 25erako, eta beste bat, zaletuen mailakoa, hilaren 26rako

Herriko "Santixau" jaiek esku pilotako hiru jaialdi aurreikusita dituzte, Aspe enpresak eta herriko pilota klubak antolatuak. Jaialdiak uztailaren 19, 25 eta 26an izango dira, hurrenez hurren. Santiago egunekoa -25- Caixabank Masters ligako partida izango da, eta ETB1ek zuzenean eskainiko du.

Hilaren 19an, kategoria profesionaleko topaketa bat izango dugu, lau t 'erdiaren (4 1/2) barne. Orbe Kardinalaren plazako frontoi irekian Exposito eta Matak arituko dira nor baino nor, 18:00etatik aurrera. Doakoa izango da. Aspek bere programazioaren txarteldegian iragarrita du.

Uztailak 25eko jaialdia, zuzenean eskainiko du ETB1 telebista kateak

Bigarren jaialdia hilaren 25ean izango da, Aritzmendi pilotalekuan, binakako bi pilota partidekin. Aurrenekoan, Expósito-Eskuza eta De la Fuente-Bikuña neurtuko dira. Partida nagusia 'Caixabank Masters' Ligakoa izango da, torneoko bigarrena, non Altuna III-Iztueta bikoteak Zabala-Imaz bikotearen aurka jokatuko duten. Sarrerak aldez aurretik erosi ahal izango dira Internet bidez Asperen webgunean. Sarrerak 25 eta 30 euro artean balio du, webgunearen, kantxako lehen lerroaren edo kantxako graduaren arabera. Sarrerak online eros daitezke Aspepelotaren webgunearen bidez, eta horrek beste 1,5 €barne hartzen ditu kudeaketa-gastuengatik. Baita leihatilan ere, egun horretan bertan, eskuragarri dauden txartelekin. Aurten ez da aldez aurreko sarrerarik salduko Lobianon.

Uztailaren 26an, Santa Anan, jaialdia pilotalekuz, mailaz eta orduz aldatuko da. Partiduak Orbe Kardinalaren plazako frontoian izango dira, afizionatu mailako bikoteen artean eta arratsaldeko 6etatik aurrera. Jaialdia emakumeek irekiko dute, Alday-Capellan eta Larrate-Mendizabal bikoteen arteko partidarekin. Ondoren, Egiguren-Bernaola vs Irribarria-Bullón gizonezkoen arteko norgehiagoka izango da.

Argazkiak Roberto Tejada Telleriarenak dira; 2023ko jaialdietako batean hartutakoak.

Lotutako albisteak

Imagen
10.07.25
Azaleko minbizia prebenitzeko modurik onena, eguzkitik babestea da

Minbiziaren Aurkako Elkarteak eta herriko boluntarioak informazioa eta gomendioak emango dituzte gaur Betiondon
Imagen
09.07.25
‘ZainSare’ programaren hiru udalerri pilotuetako bat izango da Ermua

Eusko Jaurlaritzarekin hitzarmena sinatu du gaur, Arrasate eta Amurriorekin batera
Imagen
09.07.25
2025-2026 ikasturterako materiala herriko dendetan erosteagatiko laguntzak

Eskaerak irailaren 1etik aurrera aurkez daitezke eta laguntzek ia berrehun mila euroko zuzkidura dute