ETAk eraildako bizilagunak omentzeko ekitaldia

05.07.24
Erakundea
Gizartea
Sotero Mazo eta Miguel Ángel Blancoren omenez uztailaren 12an, ostirala, 11:30ean

ETA talde terroristak eraildako bi herritarren oroimena ohoratuko du Ermuak beste behin datorren ostiralean, uztailak 12, Juan Jose Ibarrolak egin eta San Pelaio parkean dagoen ‘biktimen omenezko’ monolitoaren aurrean egingo den ekitaldi instituzionalean. Omenaldi- eta memoria-ekitaldi horretan, deklarazio bat irakurriko eta lore-eskaintza egingo, hogeita zazpi urte betetzen direlako Miguel Ángel Blanco Garrido Alderdi Popularreko (PP) zinegotzi hautetsia bahitu eta tirokatu zutenetik. Ekitaldi hori herritarrei eta bertaratu nahi duten pertsonei irekia izango da.

"Euskal kasuan izandako, bizitzeko eskubidearen aurkako urraketen argazkiak, herriz herri" izeneko agiriak, ekintza terroristetan eraildako gure herriko bizilagunen xehetasunak jasotzen ditu fitxa banan.

Sotero Mazo Figueras 1980ko azaroaren 6an tirokatu zuten ETA-militarreko kideek Eibarko Virgen del Carmen kalean. Gizonezkoen ile-apaindegia zuen, 35 urte zituen, ezkonduta zegoen eta bi seme-alaba zituen.

Miguel Ángel Blanco Garrido 1997ko uztailaren 10ean bahitu zuten, eta buruan tirokatuta aurkitu zuten, eskuak sorbalda atzean lotuta eta larri, hilaren 12an, Lasarteko zelai batean. Uztailaren 13an hil zen. 29 urte zituen, ezkongabe zegoen eta zinegotzi hautatua zen Ermuko Udalbatzan.

Lotutako albisteak

Imagen
09.02.26
Gazteentzako doako txangoa Zornotzako ‘Paintball’-era

Otsailaren 28ko larunbatean egingo da, Zornotzako ‘Paintball Open Air’ instalaziora, Gazteria Zerbitzuak antolatuta
Imagen
06.02.26
Emakume eta neska zientzialarien Nazioarteko egunaren atarian

Ermuak dibulgazio tailerrak antolatu ditu egun horretarako
Imagen
04.02.26
‘Nire liburutegia, zure liburutegia' senidetze-proiektura batuko udal Liburutegia

Bihar 18:00etan Burjassot-eko (Valentzia) Liburutegiarekin konexioa egingo da