Euskadiko eta Kantabriako Taekwon-Do Eskolen arteko topaketa egingo Ermuan

23.01.23
Kirolak

Ermuan Euskadiko Taekwon-Do Eskolen eta Kantabriaren arteko topaketa egingo da datorren asteburuan. Larunbatean izango da, hilaren 28an, eta erkidego bakoitzeko bi klubetako hirurogeita hamar kirolari inguru bilduko ditu. Jarduera ‘Seng Do-Ho Sin Sul' Kirol Klubak koordinatzen du Santanderreko Seul Gimnasioarekin elkarlanean. Antolatzailea eta arduraduna Markel García de Albeniz da, II. DAN instruktorea.

Espezialitate horretako Kantabriako Elkartean sartuta dagoen klub kantabriarra ibilbide luzeena duena da, eta estatu osoko praktikatzaile gehien biltzen dituena. Kirol-arrakasta handiak ditu, espezialitatean figura izatera iritsi diren kideak eta munduko kirolari txapeldunak ditu. Santanderreko taldea Mario Mujica zuzendariarekin etorriko da.

Topaketaren helburua kirol modalitate honen berri eman eta ezagutaraztea da, praktikatzen dutenen familien arten eta, oro har, auzokideen artean.

Jarduera-programa

Programaren xehetasunak eta aurreikusitako orduak honako hauek dira:

  • 9:00etan: Kirolariek Aritzmendi pilotalekura iritsiko dira.
  • 9:15ean: Materiala muntatzea: tatamia, mahaiak eta aulkiak.
  • 10:00etan: 10 urte arteko ikasleen lagunarteko erakustaldia. Teknika- eta koordinazio-ariketak.
  • 11:30ean: Entrenamendua eta lehiaketa 10 urtetik gorako kirolarien artean.
  • 13:30ean: Erakustaldien eta material-bilketaren amaiera.
  • 14:00etan: Agurra.

 

 

Lotutako albisteak

Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira