Euskara praktikatzera animatzen zara zeure piropoa sortuz?

14.02.24
Euskara
Zabalik dago Piropo lehiaketaren 17. edizioa, haur, gazte eta helduentzako hiru sari erakargarrirekin

Udal Euskara Zerbitzuak gure hizkuntzan idatzitako piropoen hamazazpigarren lehiaketa deitu du. Lehiaketaren helburua ermuar guztien artean euskararen erabilera bultzatzea da, modu sortzaile, adierazkor, ez-sexista eta ludikoan.

Lehiaketa hiru kategoriatan banatzen da: 15 urtetik beherakoak, 15 eta 17 urte bitartekoak eta adin nagusikoak. Ekimenean parte hartzeko, nahikoa da euskaraz idatzitako piropo proposamenak euskara@udalermua.net helbidera bidaltzea, adina eta harremanetarako datuak adieraziz.

Kategoria bakoitzean irabazle bat aukeratuko da, eta hiru sari banatuko dira:

  • 15 urtetik beherako parte-hartzaileak: 50 euroko erosketa-txekea
  • 15-17 urteko parte-hartzaileak: 80 euroko erosketa-txekea
  • Adin nagusiko parte-hartzaileak: Donostiako La Perlan forma-jartze zirkuitu baterako bonua, talasoterapia zirkuituarekin, aromaterapia masajearekin eta bi pertsonentzako dastatze menuarekin

Piropoak aurkezteko epea gaur asteazkena, otsailak 14, San Balentin Eguna, irekiko da eta martxoaren 8an amaituko da. Epaimahai batek aurtengo piropo irabazleak erabakiko ditu, eta, besteak beste, originaltasuna eta sormena baloratuko ditu, baita egokitzapena edo itzulpena ez izatea, iraingarria ez izatea eta sexista ez izatea ere.

Euskara Zerbitzuak herritar guztiak animatzen ditu ekimen dibertigarri honetan parte hartzera.

Lotutako albisteak

Imagen
11.12.25
Olentzero, gure eskutitzen zain

Edozein herritarrek har dezake parte eta opariak zozketaz erabakiko dira
Imagen
04.12.25
J. Ibaibarriaga XXXII. Literatur Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia

Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin