Euskararen harrera gida

06.03.24
Euskara
Sailak euskararen harrera gida eta ongietorri prestatu du arabieraz, urdoz, wolofez, gaztelaniaz eta euskaraz, herrira iristen direnentzat

Ermuko udalerriak harreraren genea du bere DNAren artean. Hala izan da aurreko mendeko hamarkada batzuetatik hona. Bertan jaiotakoak eta, edozein arrazoirengatik, bertara bizitzera etorritakoak ermuarrak gara. Eustaten datuen arabera, aurtengo urtarrilaren 1ean gure udalerriak 15.633 biztanle zituen, eta urtero iristen eta erroldatzen dira hainbat pertsona gure udalerrian.

Hori dela eta, Ermuko Udaleko Euskara Sailak hizkuntzara harrera gida prestatu d, non euskara ikasteko eta/edo erabiltzeko ditugun baliabideen inguruko aholkularitza jasotzen duen. Gida hau iritsi berri diren pertsona horien jatorrizko hainbat hizkuntza daude idatzita: arabiera, urdoa, wolof-a, gaztelania eta euskara.

Gida honekin batera, bederatzi hizkuntzatako hiztegi eleaniztun labur bat aurkezten da. Hiztegi horretan, oinarrizko komunikazio-esaldi ohikoenak jasotzen dira: agurrak, ordutegiak, ohiko hitzak, otorduak, zenbakiak...

Dokumentuak

Ongi Etorrikoa. Euskararen Harrera gida, euskaraz eta wolofez

Ongi Etorrikoa. Euskararen Harrera gida hainbat hizkuntzatzan. Honakoa euskaraz eta wolofez.

Ongi Etorrikoa. Euskararen Harrera gida, euskaraz eta urduz

Ongi Etorrikoa. Euskararen Harrera gida hainbat hizkuntzatzan. Honako hau euskaraz eta urduz.

Ongi Etorrikoa. Euskararen Harrera gida, euskaraz eta gazteleraz

Ongi Etorrikoa. Euskararen Harrera gida hainbat hizkuntzatzan.  Hau euskaraz eta gazteleraz.

Ongi Etorrikoa. Euskararen Harrera gida, euskaraz eta arabieraz

Ongi Etorrikoa. Euskararen Harrera gida hainbat hizkuntzatzan.  Hau euskaraz eta arabieraz.

Lotutako albisteak

Imagen
11.12.25
Olentzero, gure eskutitzen zain

Edozein herritarrek har dezake parte eta opariak zozketaz erabakiko dira
Imagen
04.12.25
J. Ibaibarriaga XXXII. Literatur Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia

Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin