"Familia sarekada", inorekin ez fidatzeko moduko komedia

03.05.23
Familia Sarekada obrako lau aktoreak
Kultura eta Gazteria
Ermua Antzokia
Euskara
Euskarazko antzezlana ostiral honetan, maiatzak 5, 20:30etik aurrera izango da ikusgai Ermua Antzokian

Vaiven konpainiak Familia sarekada ikuskizuna aurkeztuko du ostiral honetan Ermuan. Interneteko pribatutasunaren jazarpenaren eta eraispenaren aroan kutsu dramatikoa duen komedia basatia da.

Olga Margallok zuzentzen du Antonio Muñoz de Mesaren testuan oinarritutako obra hau, eta Antzokiko agertokiaren gainean Nerea Gorriti, Inazio Tolosa (Mikel Laskurainen ordez), Ainhoa Aierbe eta Xanti Korkostegi aktoreak izango ditugu, Aitziber Garmendiaren kolaborazio bereziaz gain.

Sinopsia

Ander, Informatika Delituen Unitateko komisarioa, Villaorduña familiaren etxean sartu da afalorduan eta bertako lau kideak atxilotu ditu, zerbitzari partekatu batean pornografia-sare bat izatea leporatuta.

Koldo, Monika, Aitor eta Nora banan-banan galdekatzen dituzte algoritmo batek pornografiarekin lotutako delitu-eduki gisa identifikatu dituen irudi-artxiboei buruz. Hasiera batean, denek dirudite egozten zaizkien delituen errudunak, baina ikusleak pixkanaka jakingo du akusazioen oinarri diren artxiboak ez direla diruditenak.

Ikusleak pertsonaien errugabetasuna aurkitzearekin batera, familiako kideek susmo txarrak hartzen dizkiete batzuei, baita beren buruei ere, komisarioaren galdeketari ekiten dioten bitartean.

Koldo, Aitor, Nora eta Monika, azkenean, sarera konektatuta egon arren, euren artean erabat deskonektatuta daudela ohartzen dira. Zenbat eta gehiago konektatu, orduan eta gutxiago ezagutzen dute elkar, eta orduan eta gehiago traizionatzen dute elkar.

Dossier Familia sarekada

Sarrerak eta ordutegia

Familia sarekada ostiral honetan, maiatzak 5, antzeztuko da 20:30ean Ermua Antzokian. Sarrerak salgai daude 10 euroren truke Lobiano Kultur Gunean, Kutxabanken webgunean eta, ikuskizuna hasi baino ordubete lehenagotik, Antzokiko leihatilan.

Lotutako albisteak

Imagen
26.11.25
‘Tanttaka'k bizitzaren zailtasunen inguruko endredozko komedia aurkeztuko Antzokian

‘Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan, ezta?', antzelana, ostiralean 20:30ean
Imagen
25.11.25
Antzokiak lau filma berri proiektatuko ditu asteburuan

Karteldegiaren erdian dira ‘The Mastermind' eta ‘Los domingos' estreinuak
Imagen
20.11.25
'Arrainak bihotzean' haur ikuskizuna Antzokian

Mar-Mar Teatrok taularatuko du larunbatean, arratsaldeko 5etan