Gabon Haur parkean 2360 sarreratik gora izan dira azken edizioan

16.01.25
Kultura eta Gazteria
Gizartea
Azken edizioan, batez beste, berrehun eta hirurogeita hiru sarrera eman dira eguneko

Bi mila hirurehun eta hirurogeita zazpi erabiltzaile (2367) bertaratu dira udal kiroldegian kokatuta izan dugun Gabon Haur Parkera. Jarduera bederatzi egunez zabalik izan dela kontutan hartuta –abenduaren 26tik urtarrilaren 4ra bitartean-, joandakoen eguneko bataz bestekoa berrehun eta hirurogeitahiru pertsonakoa izan da. Partaide kopurua aurreko urtearekiko zertxobait jaitsi da, bildutako datuen arabera.

Erabiltzaile gehien izan zen eguna, abenduaren 30eko astelehena izan zen, orotara eta goiz nahiz arratseko orduetan 364 sarrera izan baitziren. Aldiz, egunik lasaiena eta erabiltzaile gutxien izandakoa, abenduaren 31ko asteartea izan zen, noiz bakarrik goizez irekita 80 pertsona bertaratu ziren. Arratsaldetan erabiltzaile gehiago egon da, goizetan baino.

Erabiltzaileek jarduerarekin konforme agertu dira eta ekimena ontzat eman dute, horien gurasoak iritziarekin bat etorriz. Familiek parkea erabiltzen dute seme-alabek oporretan izaten baitira, Gabonak epe berezia izanik, aurten aste erdian izan dira jai egun nagusiak. Parkean ez da aparteko gertakaririk izan eta, oro har, bertaratutakoek ados agertu dira bertan eskainitakoarekin. Aurten adin ezberdinentzako puzgarriak, saltoka ibiltzekoak, eskulanen txokoa eta bideo jokoen elektronikoen gunea izan dira.

Jarraian, 2024ari dagokion azken Gabon Haur Parkeko sarrera-datuak adierazten ditugu:

2024ko GHParen bertaratze datuak 
Eguna Goizez Arratsaldez
Abenduak 26 (osteguna) 122 193
Abenduak 27 (ostirala) 127 195
Abenduak 28 (larunbata) 71 155
Abenduak 29 (igandea) 89 114
Abenduak 30 (astelehena) 167 197
Abenduak 31 (asteartea) 80 -
Urtarrilak 2 (osteguna) 82 197
Urtarrilak 3 (ostirala) 128 211
Urtarrilak 4 (larunbata) 74 165
Goiz/Arratseko datuak 940 1427
Edizioaren kopurua guztira   2367

Lotutako albisteak

Imagen
10.02.25
Oilarra bueltan, Inauteri festarako gogotsu

Kultura Sailak gaur jakinarazi du aurtengo Inauteri lehiaketaren kartel irabazlea. Egilea Agoizeko Alfredo León Manú da, zeinak hegaztia marratu duen
Imagen
07.02.25
Minbiziaren Aurkako Ermuko Elkarteak egoitza irekiko die herritarrei

Hileko bigarren ostegunean, gaixoei laguntzeko eta informazioa emateko
Imagen
07.02.25
Emakumeek zientzian egindako lana eta ekarpenak aintzat hartzea

Ermuak dibulgazio tailerrak antolatu ditu Emakume eta Neskato Zientzialarien Nazioarteko Egunerako