Gabonetako kontzertua emango Ermuan; Debabarrenako orfeoiak

20.12.23
Imagen
Gizartea
Gabon bezperan -hilaren 23an- Santiago Apostoluaren elizan kantatuko du, 20:00etatik aurrera. Emanaldi irekia eta doakoa

Debabarrena Orfeoiak Eguberriko eta doako kontzertu berezia eskainiko du aste honetan Ermuko Santiago Apostoluaren elizan. Gabon egunaren bezperan izango da, 20:00etatik aurrera. Sarrera librea eta doakoa izango da.

Jose Miguel Laskurain orfeoiko zuzendariaren hitzetan, "mundu guztiari gustatzen zaizkion horietako kontzertu bat izango da, hamar gabon-kanta interpretatuko baititugu, ezagunak eta herrikoiak, entzule guztien gozagarri izango direnak".

Gabon kanten eta azken emanaldien xehetasuna

Estilo sinfoniko-koraleko gabon kanten programak hainbat hizkuntzatan (euskaraz, gaztelaniaz, latinez, alemanez eta ingelesez) interpretatuko ditu, J. M. Laskurain zuzendariak egokituak, eta honako izenburu hauek izango dituzte:

  • Abide with me
  • Holy night!
  • Jul, Jul strälande jul
  • Hator hator
  • Oi Betleem
  • Adeste fideles
  • Kanta diezaiogun Mariari
  • The first Noel
  • Joy to the world
  • Come all ye faithfull

Orfeoiak minigira bat egin du Aragoin zehar joan den Pilarreko zubian, Jacan eta Aínsan emanaldiak izanik,  ikus-entzuleen aldetik harrera oso ona izan du bi herrietan. Aurreko azken igandean emanaldia eskaini zuen Eibarko Egogain egoitzan, bertan bizi diren adineko pertsona guztiak animatzeko.

Lotutako albisteak

Imagen
13.05.25
‘Los pecadores’ eta ‘Muy lejos’ filmak Ermua Antzokiaren asteko zine proposamenak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude
Imagen
13.05.25
‘Euskaraldia’ hastear, ostegunetik hasita hamar egunez

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua
Imagen
12.05.25
‘Ermuak Erabakitzen du’ 2026ko Aurrekontu-partehartzaileen prozesua hirugarren fasean sartuko

Maiatzaren 19tik 30era bozkatu ahal izango ditugu bideragarriak diren 31 proposamenak, behin betiko zerrenda zehazteko