Gabonetako ordutegi bereziak udal instalazioetan

20.12.24
Udal Liburutegia
Kultura eta Gazteria
Kirolak
Enplegua
Berdintasuna
Erakundea
Abiapuntu
Ekonomi Sustapena
Hiritarren Segurtasuna
Gizarte Zerbitzuak
Zerbitzu gehienek ordutegiak moldatuko dituzte datozen jai-egunak tarteko, eta ostiral honetan 12:00etan etengo dute jarduna

Ermuko Udaleko administrazio, kultura eta kirol zerbitzuek Gabonetako jai-egunetara egokituko dituzte euren ordutegiak eta datozen bi asteetan aldaketak egongo dira ohiko irekiera orduetan. Abendutik urtarrilera bitartean Udaleko zerbitzuak erabili behar dituztenek honakoa izan beharko dute kontuan:

Administrazio zerbitzuak

  • Abiapuntu Herritarren Arretarako Bulegoa, Enplegu Zentroa eta Gizarte Zerbitzuak itxita egongo dira abenduaren 24an, 25ean eta 31n eta urtarrilaren 1ean eta 6an. Ostiral honetan, abenduak 20, 12:00ak arte egongo dira zabalik, eta gainontzeko egunetan, astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 15:00etara irekiko dira. Gogoan izan egoitza elektronikoa herritarren zerbitzura dagoela eguneko 24 orduetan, urteko 365 egunetan, edozein izapide telematikoki egin ahal izateko.
  • Udaltzaingoa ere eguneko 24 orduetan egongo da herritarren zerbitzura, lanegunetan zein jaiegunetan. Edozein larrialdi izanez gero, 943 17 63 00 telefono zenbakira jo daiteke.

Kirol zerbitzuak

  • Miguel Angel Blanco Udal kiroldegia eta Aritzmendi pilotalekua itxita egongo dira abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean. Abenduaren 24an eta 31n, kirolari amorratuenek instalazioak erabiltzeko aukera izango dute 08:00etatik 14:00etara, eta urtarrilaren 6an, irekiera ordutegia 09:00etatik 13:30erakoa izango da. Bestelako egunetan, ohiko ordutegian zabalduko dituzte ateak: 08:00etatik 21:30era lanegunetan eta 09:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara larunbat eta igandetan.
  • Betiondo Kirol Gunearen kasuan ere, abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean itxita egongo da. Abenduaren 24an eta 31n ordutegi murriztua izango du, 09:15etatik 13:00etara, eta urtarrilaren 6an, Errege Eguna, 08:30etik 13:30era. Gainerako egunetan, ohiko ordutegian egongo da zabalik.

Kultur zerbitzuak

  • Abenduaren 23tik urtarrilaren 7ra bitartean, Lobiano Kultur Gunea goizez soilik irekiko da, 08:00etatik 15:00etara, eta abenduaren 24, 25 eta 31n eta urtarrilaren 1 eta 6an itxita egongo da.
  • Bide beretik jarraituko du Emakumearen Topaguneak ere, eta aipatutako jai-egunetan ixteaz gain, gainontzeko egunetan astelehenetik ostiralera 09:00etatik 13:00etara egongo da hiritarren eskura.
  • Izarra Centreko Tecnoteka ikasketa gunea itxita egongo da abenduaren 24, 25 eta 31n eta urtarrilaren 1ean eta 6an. Gainerako egunetan, astelehenetik ostiralera 08:00etatik 22:45era eta asteburuetan 09:00etatik 21:45era egongo da zabalik.
  • Ermuko Udal Liburutegia ere itxita egongo da abenduaren 24an, 25ean, 28an, 29an eta 31n eta urtarrilaren 1ean eta 6an. Ostiral honetan, berriz, abenduak 20, 12:00etatik 17:00etara zerbitzua etengo da.

Azterketa garaiko ordutegiak liburutegian

Urtarrilaren 2tik, osteguna, 30era arte, biak barne, eta unibertsitateko azterketen datak direla eta, liburutegiko ordutegia luzatuko da. Horrela, astelehenetik ostegunera, 9:00etatik 00:00etara irekiko da. Ostiraletan ohiko ordutegia mantenduko da, 9:00etatik 20:00etara, eta larunbat eta igandeetan 9:30etik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara irekiko da.

Azterketen ohiz kanpoko ordutegian, ikasketa-gelako zerbitzuak bakarrik funtzionatzen du, eta ezin dira liburuak edo bestelako dokumentuak itzuli edo maileguan eraman. Salbuespen gisa, urtarrilaren 4an ere, larunbata, ikasketa-gela gisa bakarrik irekiko da, goizez zein arratsaldez.

Urtarrilaren 11n, 18an eta 25ean, larunbatak, goizeko 9:30etatik 13:30etara liburutegi-zerbitzu guztiak emango dira. Arratsaldean, berriz, ikasgela gisa bakarrik irekiko da.

Lotutako albisteak

Imagen
30.04.25
Ermuak NAN digitala eguneratzeko makina jartzea eskatu du Abiapuntun

Polizia Nazionalari eskaera egin dio, administrazio hurbil eta digitalki eskuragarriaren bidean aurrera egiteko
Imagen
30.04.25
Udal liburutegiak ordutegia luzatuko du ikasturte amaierako azterketak direla-eta

Maiatzaren 3tik ekainaren 12ra ordu gehiago irekiko ditu egunero eta baita asteburuetan ere
Imagen
29.04.25
Antzokiak maiatzeko programazioari ekingo, zineari irailera arte agur esango dioen hilabetea

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu