Galako kartel dotorea du XV. Elektrojaia jaialdiak

23.06.23
La imagen muestra una actuación de otro año
Kultura eta Gazteria
Hamabosgarren urteurrena betetzen du eta zortzi egun barru ospatuko da; ekainaren 30ean (ostirala) eta uztailaren 1ean (larunbata)

Elektrojaia ekainaren 30ean, ostirala, hasiko da, jaialdi aurreko egunean, arratsaldeko 17:00etatik 22:00etara, martxoaren 8ko plazan. Egun nagusi eta osoa larunbatean izango da, Betiondon, arratsaldeko 5etatik goizaldeko 04:00ak arte, etenik gabe. Urteurren haonetan Dj Pepo, David Meiser eta Pushmann dira kartel buruak.

Iñigo Diazek eta Montxok ere musika jarriko dute, eta berarekin batera elektronikako dozena bat artistak, agertoki nagusiaren edo Main Stagean arreta bilduko dutenak.

Pepo DJ-a aurtengo kartelaren erakargarri nagusia da, David Meiserrekin batera. Bere ibilbidea areagotu eta barietatea atsegin duen publikoa erakartzen duten technoko bi profesional handi. Iñigo Díaz, Montxo, Ann, Javier Ganuza, Blanko, Sebita, Stan Garac, B2B Erikss, Aitor Araujo, NEI, Markos, Pirata, Ash, DJ Bixent eta I+D taldeen emanaldiez ere gozatu ahal izango dugu. Sarrera doakoa da, eta jaialdiaren gunean edarientzako txosnak egongo dira.

Elektrojaia Taldeak antolatzen du jaialdia, Ermuko Udalaren eta ekitaldia babesten duten marken laguntzarekin. Antolatzaileek dagoeneko zabaldu dituzte ekitaldia arautuko duten arauak.

 

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
28.11.25
Gaztegunera sartu ahal izateko, eman izena

Egoitza elektronikoaren bidez, Abiapuntu bulegoan edo Liburutegian