Gaztainak jan eta kantuan jardungo, Gaztañerre egunean
Kaltxango AEK euskaltegiak ‘Gaztañerre’ eguna antolatu dute gaurko, "Berbalagun" ekimenaren baitan. Aurtengoan ere gaztaina erreen dastaketak, kantua eta euskararen praktika uztartuko ditu. Jarduerak, elkarteak Euskal Birusa elkartearen eta gure udalaren babesa du.
Aurten, gaztaina erreak jateko ohiturari kantua gehituko zaio. Parte hartzaileek gaztainak dastatuko dituzte "Zappa" eta "Arkupe" tabernetan arratsaldeko 7:30etatik aurrera eta, ondoren, 8ak aldera, hainbat abesti abestuko dituzte Probaleku kaleko "Plan B" tabernan.
Antolatzaileek aldez aurretik izena ematea gomendatzen dute, zenbat gaztaina beharko diren aurreikusi al izateko. Izena emateko bi aukera ditugu: 663 070 492 telefono zenbakira WhatsApp bidez mezu bat bidali edo posta elektronikoko postontzira idatzi ermua_berba@aek.eus. "Gaztañerre" jarduerak Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren babesa du.
Lotutako albisteak
'Rio de Oro' elkartearen karabana solidarioak laguntza humanitarioa bidaliko die Tindufeko errefuxiatuei
'Liburuak familian' eta 'Liburuez gozatu' euskarazko haur eta familientzako irakurketa-klubak otsailetik apirilera gauzatuko dira
Otsailaren 28ko larunbatean egingo da, Zornotzako ‘Paintball Open Air’ instalaziora, Gazteria Zerbitzuak antolatuta