‘Gertu’ zerbitzua lekuz aldatu da zuri baldintza hobean entzunteko

19.03.24
Gizarte Zerbitzuak
Gizartea
65 urtetik gorakoentzako eta familientzako Entzute Aktiboko Zerbitzua Goienkaletik Probaleku 4ra aldatu da

‘Gertu’ 65 urtetik gorako pertsonei eta haien familiei zuzenduta dagoen Entzute Aktiboko Zerbitzua, lokal irisgarri eta handiago batera lekualdatzen da urtebeteko ibilbidea betetzen duenean. Gertu adinekoentzako Eguneko Arreta Zerbitzuko beste baliabide osagarria da. Zerbitzuaren helburu nagusia erabiltzaile bakoitzaren egoerari eta beharrei buruzko informazioa ematea eta arreta pertsonalizatua eskaintzea da, erabiltzailearen bizi-kalitatea hobetzen laguntzeko. Asteazkenetan eskainiko da, goizeko11:00etatik ordu 1era, Probaleku 4 zenbakidun etxebizitzaren azpiko ezkerreko lokal batean.

Gertu pertsonari berari entzuteko zerbitzua da; horri informazioa eta orientazioa ematen dizkio egunerokotasunerako, honako behar edo egoera hauen aurrean:

  • Nire egunerokoa betetzeko zerbitzuak eta jarduerak ezagutu nahi nituzke.
  • Faltan botatzen dut beste pertsona batzuekin hitz egitea eta denbora partekatzea; batzuetan bakarrik sentitzen naiz.
  • Ez dakit zer gertatzen zaidan, kezkatuta sentitzen naiz eta ez dakit zer egin.
  • Orientagarri izan daitezkeen antzeko beste egoera batzuk.

Zerbitzu berriak helburu hauek ditu:

  • Konfiantzazko eta segurtasuneko ingurune bat sortzea, adinekoak askatasunez hitz egiterik izan dezaten.
  • Pertsona bakoitzaren beharrak entzutea eta identifikatzea, eta udalerrian dauden zerbitzuei eta jarduerei buruzko informazioa ematea.
  • Erabiltzailea Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetara (OGZ) bideratzea, erreferentziazko gizarte-langile batek erantzun ditzakeen premiak identifikatzen direnean.
  • Erabiltzaileen beharrei erantzungo dieten talde-programen bidez erantzun daitezkeen premia komunak ezagutzea.
  • Babes-faktoreak indartzea.
  • Dauden baliabide komunitarioetan parte hartzen laguntzea, haien gizarte-harremanak indartu ditzaten.

Lotutako albisteak

Imagen
25.02.26
Indarkeriarik gabeko eta errespetuan oinarritutako jaien aldeko udal manifestua

Ermuko Udalbatzak Osoko Bilkuran testua aho batez onartu zuen bart iluntzean
Imagen
23.02.26
Ermuak etxebizitzen birgaitzea, alokairua eta eraginkortasun energetikoa bultzatuko ditu eskualdeko bulego ibiltariaren bidez

Herritarrek aholkularitza izango asteartero 8:15etik 12:15era Abiapuntu bulegoan; aldez aurretik hitzordua eskatu behar da
Imagen
23.02.26
Ikas ezazu lurrinak eta kosmetika naturaleko produktuak egiten

Gazteria Arloak doako gazte tailerra antolatu du. Izena emateak martxoaren 4ra arte zabalik