Gurasolagun ekimenak tailer irekia egingo hurrengo ostiralean

05.05.23
Euskara
‘Berbalagun'eko ekimena da, Antxitxiketan elkartearekin elkarlanean, eta gai nagusia 'Udaberria' izango da

‘Berbalagun'' ekimenak, Antxitxiketan elkartearekin elkarlanean, ''Gurasolagun irekia III'' ekimena iragarri du datorren asteko ostiralerako. Guraso eta seme-alabentzako tailerra izango da, ‘Udaberriare gaia ardatz izango duena eta euskara hutsean egingo dena, mintzapraktika egin ahal izateko. 4 eta 8 urte bitarteko haurrentzat pentsatuta dago eta hilaren 16an egingo da, arratsaldeko bost eta erdietatik zazpietara, Lobiano Kulturguneko auditorioan.

Tailerra doakoa izango da, baina izena eman behar da parte hartu nahi duten pertsonen kopurua ezagutzeko. Horretarako, deitu edo idatzi mezu bat WhatsApp bidez 663 070 492 telefono-zenbakira. Ez ahazteko, agendan sartu!

Lotutako albisteak

Imagen
11.12.25
Olentzero, gure eskutitzen zain

Edozein herritarrek har dezake parte eta opariak zozketaz erabakiko dira
Imagen
04.12.25
J. Ibaibarriaga XXXII. Literatur Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia

Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin