Hamabi urtez azpiko Euskadiko futbola selekzioek berriz Betiondon entrenatuko dute
12 urtez azpiko Euskadiko futbola selekzioek Ermuan entrenatuko dute datorren astean. Mutikoen eta neskatoen taldeek Ermuan egingo dute entrenamendu saioa, Betiondoko udal zelaian, Ongarai auzoan, ordu eta erdiz arratsaldeko zazpiak laurden gutxietatik zortziak eta laurdenetara bitartean.
Entrenamendua Euskadiko Futbol Federazioak antolatzen du, Ermua Blues Club Deportivo' taldearekin elkarlanean. Saio hori ‘Pitu’k orain harmar urte eratu zuen Ermua Blues Kirol Taldearen urteurreneko ospakizunen artean txertatzen da.
Deialdi honetara 28 gazte daude deituta; 14 mutil eta beste 14 neska Autonomia Erkidegoko elkarte eta klub ezberdinetakoak. Nesken taldeko zerrendan Laia Olañeta Fernandez gaztea dago deituta, Ermua Blues K.E.ko kidea.
Lotutako albisteak
Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira