Hamahiru laguntzaile paregabe Ermua hobetzen jarraitzeko

23.10.24
Imagen
Hiri Hezitzailea
Kultura eta Gazteria
Hezkuntza
Haurren Kontseiluaren zortzigarren edizioak txakurren kakak jasotzeari buruzko sentsibilizazio-kanpaina izango du erronka nagusi

7 eta 8 urteko hamahiru neska-mutilek osatzen dute Haurren Kontseilu eratu berria. Ekimenaren zortzigarren edizioak gaur asteazkena eman ditu lehen pausoak, eta iaz parte hartu zuten zazpi kontseilari txikiek euren sei taldekide berriekin bat egin eta elkar ezagutzeko aukera izan dute lanari ekin aurretik.

Udaletxea izango da aurtengoan ere Haurren Kontseiluaren lantokia, eta bertan egin die harrera Beatriz Gamiz alkateak. Ongi etorria eman eta ezagutza jolasak egin ostean, alkateak edizio honetan jorratu beharreko erronka aurkeztu die kontseilariei: txakurren kakak biltzearen inguruko sentsibilizazio-kanpaina diseinatzea eta garatzea.

Landu beharreko erronkaz gain, Ermuko alkateak Hiri Agenda Txikiaren berri eman die haurrei. 5 eta 10 urte bitarteko ikasleei zuzendutako lan-koaderno koloretsua da, eta hamar pertsonaia dibertigarrien bidez, Hiri Agendaren ardatz nagusiak jorratzen dira bertan: paisaia eta lurraldea, hiri-eredua, klima eta ingurumena, hondakinen eta baliabideen kudeaketa eraginkorra, mugikortasuna eta garraioa, gizarte-kohesioa eta aukera-berdintasuna, ekonomia, etxebizitza, digitalizazioa eta gobernantza.

Hiri Agenda Txiki honetan haurrei proposatzen zaien jardueretako bat Ermuko Udalarekin eta alkatearekin harremanetan jartzea da, edozeri buruz dituzten ideiak kontatzeko. Iradokizun horiek Abiapuntuko atean jarri den postontzian utzi ahal izango dira, eta kutxatila hori ere ikusi ahal izan dute kontseilariek.

Lanari ekin aurretik, Ermua Hiri Adeitsua Adineko Pertsonekin proiektuko talde eragilea ezagutzeko aukera izan du Kontseiluak, ikasturtean zehar elkarrekin lan egin ahal izateko eta euren esperientziak partekatzeko.

Haurren Kontseiluak zortzi lan-saio izango ditu urria eta maiatza bitartean, txakurren gorotzak gure kaleetatik jasotzeari buruzko sentsibilizazio-kanpaina pentsatu, prestatu eta alkateari aurkezteko.

Bestalde, Kontseilu hasi berri honek ere lagunduko du kanpaldi komunitarioaren definizioan. Proiektu handi hori aurreko kontseilari taldeak planteatu zuen, eta datorren maiatzean egingo da Ermuan, Jokoaren Egunarekin bat eginez. Ikasturte honetan, kanpaldiaren programa osatuko duten jardueretarako ideiak emango dituzte haurrek.

Lotutako albisteak

Imagen
09.07.25
2025-2026 ikasturterako materiala herriko dendetan erosteagatiko laguntzak

Eskaerak irailaren 1etik aurrera aurkez daitezke eta laguntzek ia berrehun mila euroko zuzkidura dute
Imagen
04.07.25
Bizkaia Gazteak Durangaldea jarduerak gazteriarekiko konpromisoari eutsiko dio

Irailetik aurrera, prestakuntza-, orientazio- eta ongizate-jardueren agenda edukiko du
Imagen
27.06.25
Santixauak 2025: ia ehun jarduerako egitarau anitza eta parte-hartzailea

Beatriz Gamizek aurkezpenean tokiko kolektiboen inplikazioa azpimarratu du eta bizikidetza, askatasuna eta errespetua eskatu ditu jai inklusibo eta seguruez gozatzeko