Haurren Munduko Egunean, "guztiok gara haurrak"

Gaur asteazkena, azaroak 20, Haurren Munduko Eguna ospatzen dugu, haur eta nerabeen aldeko eta haientzako ekiteko eguna. Egun honetan Haurren Eskubideei buruzko Konbentzioaren onarpena izaten da gogoan, eta 2024ko edizioak haur eta nerabe guztiek indarkeriarik gabeko ingurune seguru eta babesleetan bizitzeko eta parte hartzeko konpromisoa sustatzen du.
Ermuko Udalak bat egin du UNICEFen Euskal Herriko Batzordeak egindako deialdiarekin eta talde politiko guztiek aho batez onartu dute adierazpen instituzionala.
Dokumentu honek zehazten duen moduan, haurren aurkako indarkeriak eragiten duen kalteak pertsona horren bizitza osoan izan dezake eragina, eta hainbat dimentsiotan, bai kognitiboan, bai fisikoan, baita emozionalean ere. Horregatik, 2024. urte honetan, azaroaren 20a, Haurren Munduko Eguna, indarkeriaren aurkako babes-ekintzak aldarrikatzeko eta fokalizatzeko balio izatea lortu nahi da, prebentzioaren aldera, kaltea gertatu baino lehen iritsiz, eta haur eta nerabeak euren babesean eragile aktibo gisa inplikatuz. Izan ere, haiek gogorarazten diguten bezala, "guztiok haurrak gara". Guztiok gara eskubide osoko herritarrak, indarkeriarik gabe bizitzeko eskubidea dugunak.
Haurrek eta nerabeek parte hartzeko eskubidea dute, eragiten dieten gaiei buruzko ideiak eta proposamenak emanez, eta helduekin lankidetzan arituz espazio seguruak eta babesleak eraikitzen. Indarkeriaren aurkako babesa da gaur egun duten kezka nagusietako bat. Horregatik, hori konpontzen laguntzen dute, tokiko partaidetza-guneetatik ideiak eta proposamenak ekarriz.
Adierazpen instituzional horren bidez, Udalak konpromisoa hartzen du legegintza-, administrazio-, gizarte- eta hezkuntza-neurri egoki guztiak hartzeko, haurrak babesteko edozein motatako kalte edo abusu fisiko edo mentalen, deskuidu edo tratu arduragabeen, tratu txarren edo esplotazioen aurka, sexu-abusua barne, haurra bere aitaren/amaren, legezko ordezkari baten edo bere kargura dagoen beste edozein pertsonaren zaintzapean dagoen bitartean. Halaber, arreta jartzen du sentsibilizazioan, prestakuntzan, espazio komunitarioak ezartzean, haurrak eta nerabeak, familiak eta zaintzaileak eta herritarrak, oro har, indarkeriaren prebentzioan inplikatzean.
Data hori ospatzeko, bi olana koloretsu jarri dira udaletxeko fatxadan, Martxoak 8ko plazara begira, eta mikroipuinak biltzen dituen beste kartel bat liburutegiko sarreran.
Lotutako albisteak

Polizia Nazionalari eskaera egin dio, administrazio hurbil eta digitalki eskuragarriaren bidean aurrera egiteko

Haurren Kontseiluak aldarrikapen ibilaldia antolatu du datorren maiatzaren 7rako, asteazkena

Maiatzaren 3tik ekainaren 12ra ordu gehiago irekiko ditu egunero eta baita asteburuetan ere