Hazinnova jardunaldia Ermuan: ETEentzako kasu praktikoak

16.06.23
El primera para para innovar en la PYME
Ekonomi Sustapena
Eusko Jaurlaritzak, Spri Taldeak eta Innobasquek, Berrikuntzaren Euskal Agentziak, antolatuta jardunaldia gauzatuko datorren astelehenean Ermuko Izarra Centren

Eusko Jaurlaritzak, Spri Taldeak eta Innobasquek, Berrikuntzaren Euskal Agentziak, jardunaldi bat egingo dute datorren astelehenean Ermuan, prozesu berritzaile baten bidez erronkei erantzun eta negozio-emaitzak hobetu nahi dituzten enpresa txiki eta ertainei (ETEei) laguntzeko. Enpresek ‘Hazinnova 2023'programan parte hartzea eska dezakete Ermuko Garapen Ekonomikorako udal sailean.

Jardunaldi horiek urtero egiten dira, eta Hazinnova programan parte hartzen duten enpresei ziurtagiria ematea dute helburu. Aurten jardunaldietako bat Izarra Centre eraikinean egingo da eta bertan izango direla baieztatu dute 65 bat lagunek. Ekitaldi horretan programaren ziurtagiriak banatuko dira eta, ondoren, mahai-inguru bat egongo da, hainbat kasu praktiko aurkezteko.

Mahai hori amaitu ondoren, bertaratutakoek IoT Basque Izarra Lab gunea ezagutuko dute. Ermuko Udala sareko eragile bat da, eta Innobasquerekin elkarlanean ari da Hazinnova programaren berrikuntza-proiektuak bultzatzeko. Programa horri esker, ETEek doako 100 aholkularitza-ordu ere izango dituzte berrikuntzako mikro proiektuetarako.

Hazinnova doako aholkularitza- eta laguntza-zerbitzua da, lanari aurre egiteko eta antolatzeko modu berriak edo metodo berriak inplementatzea errazteko, zerbitzuaren arretan edo produktuen merkaturatzean.

Jardunaldia kronologikoki

  • 9:30 Talde argazkia
  • 9:35 Juan Carlos Abascal Ermuko alkatearen ongietorria
  • 9:38 Irekiera: Alberto Fernández, Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Saileko Teknologia eta Berrikuntza zuzendariaren hitzak
  • 9:42 Gotzon Bernaola Innobasqueko enpresa berrikuntzako koordinatzaile nagusiaren hitzak
  • 9:45 Hazinnova ziurtagirien banaketa
  • 10:00 Berrikuntzako kasu praktikoen mahaia:
    • Ángel Veloso, Jeremiaseko gerentea.
    • Jon Iñaki Bilbao, Plastibor enpresakoa.
    • Kristina Apiñaniz, Boj Olañeta enpresakoa.
    • Debegesako Cristina Zumeta izango da moderatzailea.
  • 10:40 Izarra IoT Lab-era ezagutzea
  • 11:10 Kafea eta networkinga.

 

 

Lotutako albisteak

Imagen
28.04.25
Langile kopurua gehitu nahi baduzu edo lan bila bazabiltza...hemen duzu aukera

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen
Imagen
04.04.25
HAZILAN +, laneratzeko programa

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena
Imagen
03.04.25
Ermuko TalenTIC 2025 jardunaldien egitaraua ixtear

Jardunaldiak ekainaren 11n eta 12an egingo dira Izarra Centren