Herriko merkatariek Aukeren Azokari hasiera emango diote

19.02.24
Gizartea
Formatu mistoa izango, postuak jarriz bai merkatu plaza zaharrean bai eta denda batzuetan, gaurtik asteazkenera bitartean, goizeko eta arratsaldeko ordutegian

Ermuko merkatariek neguko denboraldiko Aukeren Azokari hasiera eman diote gaur. Aurtengo edizio mistoa izango kokalekuari dagokionez; batzuk merkatu plaza zaharrean egongo baitira produktuak eskaintzen eta beste hainbat, denda propioetan. Azoka asteazkenera arte mantenduko da. Merkatuan egongo direnen ordutegia 10etatik 13:30etara eta arratsaldez 17etatik 20etara bitartean. Aldiz, establezimendutakoak bakoitzak zabaltzen duten ordutegiaren barne.

Merkatuko azokan hamahiru establezimenduk parte hartuko dute; hain zuzen ere honako hauek: Ermuaprint, Calzados Eva, Gemma Moda, Guipur, Kokko, Lulú Bebé, Luz de Luna, Mañekoazpi, Marfe, Munay, Quetzal eta Sferico.

Dendan propioan, aldiz ondorengoak eskainiko dituzte produktuak: Ramos Moda, Senen bitxiak, Sagardui poltsak, Beta argiak, Optika Itze eta Kokko.

Ermuko Merkatari eta Ostalarien Elkarteak (EMOE) antolatu du azoka, eta Eusko Jaurlaritzako Merkataritza Sailaren laguntza izan du.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
30.01.26
‘Bizkaia Adin Guztientzako Lurraldea' hausnarketa estrategikoan parte hartu du Ermuak

Tailer monografikoan egin da hausnarketa Urdulizko ‘Nagusi Intelligence Center' zentroan