Herriko taldeen ikuskizunak Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatzeko

20.04.23
Día Internacional de la Danza - Dantzaren Nazioarteko Eguna
Kultura eta Gazteria
Gizartea
Ekitaldia ostiralean izango da, 19:00etatik aurrera, Orbe Kardinala plazan

Ermuak Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatuko du ostiral honetan, apirilaren 21ean. Txindurri, Laune, Fit Gipsy Dance eta Taupada Dantza Eskola herriko taldeek indarrak batu dituzte estilo guztiz desberdineko dantzen ikuskizuna eskaintzeko.

Ekitaldiaren agertokia Orbe Kardinala plaza izango da; euria egiten badu, Merkatu Plaza. 19:00etatik aurrera, lau talde ermuarrek dantzaren artearen forma ezberdinak erakutsiko dituzte. Txindurri Dantza Taldeak euskal folklorea izango du ardatz; Laune akademiak, Andaluziako kultura; Fit Gipsy Dancek flamenkoa eta kirola uztartuko ditu; eta Taupada Dantza Eskolako ikasleek ikuspegi modernoena eskainiko dute.

Ekitaldi honen helburua herria "mugitzea" da, dantzaren bidez giroa ematea eta diziplina hau hainbat koreografia ezberdinekin ikusaraztea.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
30.01.26
‘Bizkaia Adin Guztientzako Lurraldea' hausnarketa estrategikoan parte hartu du Ermuak

Tailer monografikoan egin da hausnarketa Urdulizko ‘Nagusi Intelligence Center' zentroan